Michel Tournier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michel Tournier
Michel Tournier.jpg
Bizitza
Izen osoa Michel-Marie-Édouard Tournier
Jaiotza Paris1924ko abenduaren 19a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Choisel2016ko urtarrilaren 18a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tübingengo Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea eta autorea
Lan nabarmenak The Erl-King
Jasotako sariak
Kidetza Sächsische Akademie der Künste
Bavarian Academy of Fine Arts
IMDb nm0869675

Michel Tournier (Paris, Frantzia, 1924ko abenduaren 19a - Choisel, Frantzia, 2016ko urtarrilaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide, Filosofia eta Literaturako ikasketak egin zituen, Parisen eta Alemanian. Berehalako arrakasta izan zuen, bai kritikarien artean bai irakurleen artean. Izan ere, Vendredi ou les limbres du Pacifique (1967, Ostirala edo Pazifikoko linboak) lehen eleberriarekin, Frantziako Akademiaren Eleberri Saria irabazi zuen, eta bigarrenarekin —Le roi des aulnes (1970, Haltzen erregea)—, Goncourt saria. Tournierrek garrantzi handia eman zion lengoaiari eleberriaren idazketan. Garai bateko gaiak, mitoak eta elezaharrak baliatu zituen sarritan. Lehen eleberria, adibidez, Robinsonen mitoaren aldaera bat da: Robinson zibilizaziotik urrundutako bizimodu batera erakartzen du Ostiralek, eta ez alderantziz, Daniel Defoeren obran bezala.

Beste zenbait lan aipagarri: Le méteores (1975, Meteoroak), Gaspard, Melchior et Balthazar (1980, Gaspar, Meltxor eta Baltasar), La goutte d´or (1985, Urrezko tanta) eta Gilles et Jeanne (1983, Gilles eta Jeanne). Ipuingile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Le coq de bruyère (1978, Basoilarra), Angus (1988), Barbedor (1980) eta Sept contes (1998, Zazpi ipuin). Saiakera ere idatzi du: Le vent Paraclet (1977, Paraklito haizea), Le vol du vampire (1981, Banpiroaren hegaldia), Célébrations (1999, Ospakizunak) eta Je m'avance masqué (2010).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Tournier Aldatu lotura Wikidatan