Michele Alboreto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michele Alboreto

Bizitza
JaiotzaMilan1956ko abenduaren 23a
Herrialdea Italia
BizilekuaMilano 3 (en) Itzuli
HeriotzaKlettwitz2001eko apirilaren 25a (44 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua, motoziklista, lasterketa-pilotua eta 1 Formulako gidaria

Michele Alboreto (Milan, 1956ko abenduaren 23a - Lausitzring zirkuitoa, Schipkau, 2001eko apirilaren 25a) italiar 1 Formulako gidaria izan zen.

1976an hasi zen motorraren kirolean. 1978an Italiako eta Europako 3 Formulako txapelketak irabazi zituen eta 1980an 1 Formulara iritsi zen Tyrrell taldearen auto batekin. Lasterketa bat irabazi zuen 1982an eta beste bat 1983an, eta hurrengo urtean Ferrari taldearekin lehiatu zen. Ferrarirekin hiru garaipen gehiago lortu zituen. 1985ean Alain Prost bere taldekidea txapelketa osoan zehar lehiatu zuen, eta bigarren izan zen azken sailkapenean. Hurrengo hiru denboraldiak ez ziren hain arrakastatsuak izan eta 1988an Ferrari utzi eta Tyrrelera itzuli zen eta ondoren Larrousse, Footwork, Scuderia Italia eta Minardi taldeekin lehiatu zen 1995ean 1 Formula erretiratu zen arte.

Estatu Batuetako IndyCar lasterketetan eta erresistentzia probetan ere parte hartu zuen. 1997an Le Manseko 24 Orduak irabazi zituen Porsche-rekin eta 2001ean Sebring-eko 12 orduak Audi-rekin.

Alemaniako Lausitzring zirkuituan hil zen, Audi R8 auto batekin probak egiten.