Migel Lardizabal Uribe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Lardizabal Uribe

diputatu



Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaTepetitla de Lardizábal (udalerria)1744ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBilbo1823ko urtarrilaren 29a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril

Miguel Lardizabal Uribe, gaztelaniaz Miguel de Lardizábal Uribe, (San Juan del Molino, Tepetitla de Lardizábal udala (Tlaxcala) 1744Bergara 1824[1], jatorri euskaldunekoa (familia Segurakoa zen[2]) historialari, politikari eta idazle monarkiazalea izan zen. Haren omenez dute izena Lardizabala landare generoak eta Lardizabalaceae landare familiak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon jaioa, Pueblako Tepetitla de Lardizábalen, Filosofia eta Erretorika ikasi zituen. 1761an bere anaia Manuelekin batera, Espainiara joan zen non Geologia eta Historia ikasi zuen. 1791an Manuel Godoyk Euskal Herrira erbesteratu zuen; han Bergarako Errege Mintegiaren zuzendaria izendatu zuten. 1808ko uztailaren 23an Baionako Estatutua zin egin zuen. 1808an deserrira egoera kendu zioten eta geroztik Espainiako gortean kargu desberdinak izan zituen. Cadizko Gorteetan hartu zuen parte. Fernando VII errege absolutistaren defendatzaile sutsua, 1812an Ingalaterrara ihes egin zuen baina urte bat beranduago kargurik gabe gelditu zen eta Espainiara itzuli zen. 1814an Fernando VIIak Indietako ministro nagusia izandatu zuen baina 1815an erregearen konfidantza galdu zuen eta Iruñeko zitadelan espetxeratu zuten. Ondoren, berriro ere Bergarako Errege Mintegiaren zuzendaria izan zen. Hiri horretan hil zen 1823an.[3]

Obra[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apología por los Agotes de Navarra y los Chuetas de Mallorca (Madril, 1786)
  • Apología del método de estudios del Seminario de Vergara (Gasteiz, 1806).
  • Aviso importante y urgente a la nación española, relativo a Cortes (A Coruña, 1811).
  • Manifiesto que hace a los habitantes de las Indias, sobe el estado de cosas de aquellas provincias (Madril, 1814).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Persona - Lardizábal Uribe, Miguel de (1744-1824)» Pares. Portal de archivos españoles (Noiz kontsultatua: 2020-02-04).
  2. Jose Luis Orella, 1.or.
  3. a b A. Gil Novales

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]