Miguel Ángel Sanz Bocos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Ángel Sanz Bocos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Ángel Sanz Bocos
JaiotzaArganda del Rey1918ko uztailaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBenidorm2018ko abuztuaren 13a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgerra-pilotua
Polikarpov I-16 hegazkina. Horrelako bat pilotatu zuen Sanz Bocosek.

Miguel Ángel Sanz Bocos, "Vallecas" bezala ezaguna, (Arganda del Rey, Madrilgo Erkidegoa; 1918ko uztailaren 5a-Marbella, Andaluzia; 2018ko abuztuaren 13a) Errepublikaren aldeko armadako Espainiako Gerra Zibilean ehiza hegazkineko pilotua. Ehun urte zituelarik hil zen; une hartan bizirik zegoen gerra garaiko azken pilotua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanz Bocos Arganda del Rey herrian jaio zen, Madrilgo Erkidegoan, 1918ko uztailaren 5ean. Haurtzaroan Vallecas hauzoko burdindegiko saltzailea ezaguna zen aitaren zaintzapean bizi izan zen. 1936an, gerra zibila hasi zenean, Errepublikaren aldeko armadan zerrendatu zen, Antigás unitatean. Hasieran Villanueva del Pardillon zegoen frontera eraman zuten; ondoren, Talaverako frontera. Beste soldauekin batera Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren Azerbaijanen zegoen Kirovabadeko pilotu-eskolara bidali zuten. Han Polikarpov I-16 hegazkina pilotatzeko aukeratua izan zen. 1938an pilotu-agiria lortu zuen. Gerrako borroka ugarietan hartu zuen parte eta baita zauritua izan zen ere.

Gerra galduta, bere unitatearekin Tolosa Okzitanian lurra hartzeko agindua jaso zuen baina heldu baino lehen Kondor Legioaren eskuadrilla baten erasoa pairatu zuten. Buruan zaurituta baina bizirik, Frantziako muga igaro zuen. Frantziarrek hasieran Argelès-sur-Merren eta, ondoren, Gurseko kontzentrazio-esparruan sartu zuten.[1] Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentziarekin kolaboratu zuen. Gerra ondoren Parisen erbesteratu zen eta han, Aire Armadako beste kideekin, Alas Plegadas elkartea sortu zuen.[2]

Behin Espainiara itzulita, bere memoriak idatzi zituen. ADAR (Asociación de Aviadores de la República) elkartearen lehendakaria izan zen.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981: Luchando en tierras de Francia: la participación de los españoles en la Resistencia
  • 2000: Memorias de un chico de Vallecas: piloto de caza de la República

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]