Miguel Reale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Miguel Reale (São Bento do Sapucaí, São Pauloko estatua, 1910eko urriaren 6a -São Paulo, 2006ko apirilaren 14a) brasildar filosofo eta legelaria izan zen.

São Pauloko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion zuzenbidearen eta estatuaren teoriei. Realek zientzia juridikoaren izaera normatiboa bere baldintza historiko eta sozialekin elkartu nahi zuen sintesi berezi batean. Halaber, kontzeptu juridikoen izaera etikoa nabarmentzen saiatu zen. Bere ekarpen teoriko nagusietako bat «hiru dimentsio dinamiko»arena da, gertaera, araua eta balioaren arteko halako lotura bat ezartzen duena, eta zuzenbidearen eta estatuaren oinarrizko ideien azterketan aplikatzen zuena. Revista Brasileira de Filosofia aldizkariaren zuzendari izan zen.

Lanik aipagarrienak: Horizontes do Direito e da História (1956); Teoria tridimensional do direito (1968); Experiencia e cultura (1977).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]