Miguel de Giginta
Miguel de Giginta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Perpinyà, 1538 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Aragoiko koroa |
Heriotza | Perpinyà, XVI. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erlijiosoa eta idazlea |
Miquel de Giginta (Perpiyá, 1538 - Perpiyá, 1587) erlijioso eta idazlea, behartsuei laguntzeko gizarte-erreformak proposatu zituen. Lehenengo Miserikordia edo Erruki Etxea sortzeagatik ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francesc de Giginta y Mestreren semea, kataluniako familia garrantzitsu bateko kidea. 1568an eliz onurak jaso zituen Santa Eulàlia de Millaresen gainean. Zuzenbideko batxiler-titulua lortu zuen Perpiñango Unibertsitatean, eta Elnako kanonje eta bikario orokorra izendatu zuten.[1]Aszetismoari eta teologia moralari buruzko testuak idatzi zituen, egoera zaurgarrian dauden pertsonek jaso behar duten laguntzari buruzkoa. Haien artean, azpimarragarria da Memorial sobre el cuidado de los pobres (1576), Gaztelako koroari aurkeztutakoa.[2] Idatziak Juan Luis Vives, Domingo de Soto, Juan de Robles eta Lorenzo de Villavicencioren eragina izan zuen, eta Félix Santolariaren arabera, haien ekarpena nabaria da pobreen babesa, kontrola eta erreforma uztartzeko adierazten duen gaitasunean, Errege Kontseiluaren babesa suposatu zuena. Misericordia edo erruki etxe eredu desberdin bat proposatu zuen, non behartsuak, benetako behartsuak eta behartsuarena egiten dutenak bereiztu gabe, eraikinera sartzeko eta ateratzeko askatasun mugimendua izango lukete, baita eskale aritzeko baimena ere, beti ere identifikaturik eta baimenduak ziren espazioetan. Bere aldetik, eraikina bera material xumeekin eraikiko zen, eta langile bakarra izango zukeen, ustelkeria eta xahutzea ekidinez. Era berean, etxean jasotako behartsuak lanbide ikasteko aukera eta beharra izango zuten, baita aisialdi momentuak izateko eskubidea ere.[3]
Miserikordia edo Erruki etxeen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1580an zabaldu zen lehenengo etxea, Toledon. Garpar de Quiroga artzapezpikuaren laguntzarekin udaletxearen laguntza jaso zuen Gigintak. Etxea zabaltzearekin batera eskaletasuna debekatu zen hirian, egoitza hartan behar zuten guztia zutela argudiatuz. 330 pertsona hartu zuten ostatu, beste hainabat hiria utzi edo bestelako irtenbideak hartu zituzten. Errege Kontseiluaren onespenarekin bigarren etxe bat zabaldu zuten Madrilen (1581), 900 behartsu hartuz. 1583an Bartzelonan zabaldu zen beste erruki etxe bat, non Gigintak parte hartu zuen. 1587ko apirilaren 9an Gaztelako Gorteak gutun bat bidali zien erreinuko hiri guztiei, erruki etxeen onurak goraipatuz eta holako bat zabaltzeko gomendioa luzatuz. Hiri gehienek ezezkoa eman zuten eta gainera, Madrileko proiektuak porrot egin zuen, baita Toledokoa ere, azken hau 1589an itxi zen. Bartzelonakoa zabalik jarraitu zuen, eta erreforma desberdinekin iraun zuen.[3][4]
Giginta hil ondoren beste erruki etxe batzuk zabaldu ziren, Zaragozako Miserikordia Etxea (1668) eta Valentziakoa (1673) adibide.[3]
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tratado de remedio de pobres. (Coimbra: Antonio de Mariz Impressor y Librero de la Vniuersidad, 1579)
- Tratado intitvlado Cadena de Oro. (Perpiñan: Sanson Arbus, 1584)
- Exhortación a la compassión con los pobres. (Madrid, 1584)
- Atalaya de Caridad. (Zaragoza: Simon de Portonaris, 1587)
- Discurso en preuva de que el glorioso martir s. Lorenço fue cardenal de la sant iglesia de Roma. (Zaragoza: Lorenzo de Robles y Diego de Robles, 1588).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "El hecho social de la pobreza en el siglo XVI", per Carmen Alemán Bracho, al web de la UNED. .
- ↑ (Katalanez) «Miguel de Giginta» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0029907.xml.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Santolaria, Félix. (1997). Marginación y educación. Historia de la educación social en la España moderna y contemporánea.. Ariel, 131-145 or. ISBN 84-344-2610-2..
- ↑ «Miquel Giginta i d'Oms | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).