Mikel Jatsu Azpilkueta
| Mikel Jatsu Azpilkueta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Xabierko gaztelua, 1495 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1542ko azaroaren 11 (46/47 urte) |
| Familia | |
| Aita | Joanes Jatsukoa |
| Ama | Maria Azpilkueta |
| Haurrideak | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aristokrata eta militarra |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Nafarroako konkista Iruñeko gudua |
Mikel Jatsu Azpilkueta edo Mikel Xabierkoa (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1495 inguru – 1542ko azaroaren 11), Xabierko jauna izan zen Nafarroan, erresumaren konkistaren aurkako borrokan bete-betean inplikatua. Agaramontar alderdikoa zen. Hondarribiko barkamena jaso zuenetako bat da (1524).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Joanes Jatsu, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko burua izan zuen; eta ama, Maria Azpilkueta, baztandarra. Anaia zituen Joanes (hura lagun zuela borrokatu zen) eta Frantzisko Xabierkoa (gerora Erromatar Eliza Katolikoak santu izendatua). Gaztetan Xabierko gazteluan bizi zen.
1521ean Erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakeran parte hartu zuen. Iruñeko guduan garaipena lortu eta gero hiria defenditu zuen. 1522an, Noaingo batailako porrota eta gero, Amaiurko gaztelura joan zen, hura defendatzera. 1522ko uztailaren 19an gaztelarren esku gelditu zen gaztelua eta hil ez zituzten nafar legitimistak Iruñeko San Nikolaseko gotorlekura eraman zituzten, haien artean Mikel Xabierkoa eta Jaime Belaz Medrano alkaidea eta Luis bere semea. Azken bi horiek bi asteren buruan hil ziren, ziurrenik pozoituta. Eta hori ikusita Mikel Xabierkoak ihes egitea erabaki zuen. Hala, janaria sartzen zion neskame baten jantziak jantzi zituen egun batean, zaindariei ziria sartu zien eta kartzelatik ihes egitea lortu zuen[1]. Iruñetik Hondarribira egin zuen ihes.
1524an Karlos I.aren barkamena lortu zuen. Xabierko gaztelura itzulita, 1527an Isabel Goñi Peralta (1561ean hila) ezkondu zuen, eta seme-alaba bi izan zituzten: Mikel (1528-1557) eta Ana Azpilikueta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Victor Manuel Arbeloa: "Los hermanos del santo"
| Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Azpilikueta, Asier. (2025-12-04). Miguel Xabierkoaren ihesaldia - AZPILIKUETATARRAK historias de Azpilicuetas. (kontsulta data: 2025-12-27).