Xabierko gaztelua
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko gazteluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Xabierko gaztelua | |
---|---|
![]() Kultura ondasuna | |
![]() | |
![]() Xabierko gaztelua. ![]() | |
Kokapena | |
lekua | |
Koordenatuak | 42° 35′ 38″ N, 1° 12′ 57″ W / 42.594°N,1.2158°WKoordenatuak: 42° 35′ 38″ N, 1° 12′ 57″ W / 42.594°N,1.2158°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Jesusen Konpainia |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-404 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0008672 |
404 | |
|
Xabierko gaztelua Nafarroa Garaiko Xabier hiribilduaren muino batean dagoen gaztelua da, Iruñetik 52 km ekialderantz eta Zangozatik 8 kilometrotara kokatuta[1].
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazteluak bertako hiriaren izena du. Antzinako etxebarri izenaren eboluzioa omen da: exaberria, exabier eta xabier[2].
Deskribapena eta eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazteluak hiru atal ditu, antzinatasunaren arabera mailakatuta. Dorre nagusia ez ezik, ziegak eta kapera ere azpimagarriak dira. Kaperan gurutzefika gotikoa eta hormetan Heriotzaren Dantza irudikatzen duten margolanak daude
Dorre nagusia, "San Migel dorrea" izena duena, alde zaharrena da, gaztelua sortu zuen dorre-talaia[3]. Gazteluan betan jaiotako Frantzisko Xabierkoari sagaratutako museoa ere badago[4].
Gazteluaren basamentuetan oinalde musulmanak daude, X. mendekoak izan litezkeenak. XI. mendean inguruko barrutia eraiki zuten, antzinako gelak sortu zuena. XIII. mendean gainera, lau aldetan poligonal atal bi eta dorre bi gehitu zituzten.
Xabierraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtero martxo aldera, Iruñetik hasi eta Xabierko gazteluaren aurrean amaitzen den Xabierraldia izeneko erromesaldia burutu ohi da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztelua X. mendekoa omen da. Gaztelua eta gertuko hiribildua Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguru lortuak ziren. Nafarroako erregeak Aragoiko infanteari 9.000 soseko mailegua eman eta berme moduan gaztelua eta herria okupatu zituen. Azken epea bukatu eta aragoiarrak ezin izan zuenez dirua itzuli, behin betiko geratu ziren Nafarroan. Era horretan Escó, Peña, Petilla, Gallur, Trasmoz, Sádaba, eta beste hainbat gaztelu ere lortu zituen.
1236an Tibalt I.ak Adan Sadakoari eman zion. Sada leinuan egon zen 1474an Joana Aznarez Sadak Martin Azpilkueta baztandarra ezkondu arte. Azpilkuetako jaunaren alaba Mariak Joanes Jatsu ezkondu zuen, eta Joanes gazteluaren jaun bihurtu zen.[2]
1512ko Nafarroako konkista eta gero, Joanes Jatsu eta haren oinordeko Mikel Jatsu Azpilikueta agaramontarrek Nafarroako errege-erreginen alde egin zutenez, Cisneros kardinalak 1516an gazteluaren eraiste osoa agindu zuen. Zorionez, mozketa bat baino ez zuten egin:[5]
- Inguruko harresia bota zuten, eta baita bertako almena eta gezileihoak ere.
- Lubakia bete zuten, lurrazala parekatuz.
- Portada erraldoiak hautsi zituzten.
- Dorre biak bote ziztuzten.
- Zubi altxagarria eta lorategia hondatu zituzten.
- San Migel dorrea erdira beheratu zuten.
Oinordetza oinordetzaz gaztelua, Xabier herriarekin batea, Villahermosako dukeen eskuetan bukatu zen.
XIX. mendearen bukaeran gaztelua erortzeko zorian zegoen eta María del Carmen de Aragón-Azlor Villahermosako dukesak ordainduta, Angel Goikoetxea arkitektoak zaharberritu egin zuen gaztelua[2].
XX. mendearen hasieran, Villahermosa dukesak gaztelua eta eraikitako basilika Jesusen Konpainiari eman zion.
Urtero, martxoaren hasieran, Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindari den Frantzisko Xabierkoa omentzeko, gaztelura doan erromesaldia egiten da, Xabierraldi izenekoa.
Ondoan dagoen XIX. mendeko basilika.
Xabierko jaunen armarria, egun Xabier hiribilduarena dena.
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ www.turismo.navarra.es
- ↑ a b c Euskal Herriko 101 Gaztelu - Xabierko gaztelua
- ↑ www.sanguesa.org
- ↑ www.navarra.es - Xabierko Gazteluaren Museoa
- ↑ Sagredo Garde, Iñaki: "Navarra. Castillos que defendieron el Reino" (2006) Iruñea, Pamiela ISBN 84-7681-477-1
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |