Mikhail Vekovistxev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Vekovistxev
Bizitza
JaiotzaObninsk1998ko abuztuaren 5a (25 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaKaluga state University named after K. E. Tsiolkovsky (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Instagram: m_vekovishchev VK: id62811583 Edit the value on Wikidata

Mikhail Dmitriyevitx Vekovistxev errusieraz Михаил Дмитриевич Вековищев, (Obninsk, Kaluga (Errusia) 1998ko abuztuaren 5a) igeriketan aritzen den kirolari errusiarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), domina bat eskuratu zuen ROC ordezkatzen.
4x200m estilo libre errreleboan zilarrezkoa lortu zuen ROC taldearekin 7.01,81eko denborarekin Erresuma Batuko taldearen atzetik (urrezkoa, 6.58,58koarekin) eta Australiakoaren (brontzezkoa, 7.01,84koarekin) aurretik sailkatuz. Hauek osatu zuten ROCeko taldea: Martin Maliutin, Ivan Girev, Jevgeni Rylov, Mikhail Dovgaliuk, Aleksandr Krasnykh eta Mikhail Vekovistxev-ek. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x200 m libre errelebo,a
gizonezkoa[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mikhail Vekovistxev» olympedia.org 2021-10-27an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Mikhail Vekovistxev" Olympics.com 2021-10-27an begiratua
  3. Igeriketa, 4x200 m libre erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]