Milicias Vascas Antifascistas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milicias Vascas Antifascistas
Datuak
MotaBatailoia

Milicias Vascas Antifascistas (MVA) 1936an sortutako unitate militar edo batailoi euskalduna, batez ere Madrilen aritu zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko irailean hainbat euskaldun antolatu ziren 40. Brigada Mistoaren 2. Batailoiaren inguruan, haien artean, Vicente Lizárraga, Alfonso Arreba eta Emeterio Arreba. Bi asteren buruan bostehun bat miliziano bildu zituzten, gehienak komunistak. Carrera de San Jeronimoko Euskal Etxea izan zuten egoitza.[1]

Urrian Extremadurako errepidera abiatu ziren Lizarragaren agindupean eta hile horren amaieran, frontea Navalcarnerora heldu zenean batailan sartu ziren, baina galdu zuten.[1]

Handik hurbil, Ramón Casanellas Batailoia zegoen, euskaldun eta katalanez osatua eta Kataluniako Ezker Errepublikanoa sortua. Manuel Irujok MVA-ak oinarri hartuta euskaldunak batzeko proiektu bat asmatu zuen baina ez zen gauzatu. MVA-k Pozuelora mugitu ziren eta han Antonio Ortega teniente koronelak hartu zuen MVA-en agintaritza, Felipa Domínguez iruindarraren eskuhartzeari esker. Ortegaren agindupean Boadilla del Monte hartu zuten. Ramon Casanellas Batailoikoak ordea Madrilera bueltatu ziren Montañako kuartela bonbardatu zuten arte, orduan Alcaláko atetik gertu zegoen Jai-Alaira mugitu zituzten. Ondoren, hainbatek MVAko kide egin ziren eta Aravacara bidali zituzten MVA-ren 5. Konpainia bezala non Enciso Batailoiarekin batu ziren. Azaroaren 29an Pozueloren defentsan  aritu ziren 3. Brigada Mistoa eta Garibaldi Batailoiarekin batera.[2][3][4]

Ortega Unibertsitate Hirira bidali zuten non Moncloako plaza eta Mendebaldeko parkea defendatzen ziren, Ortega Batailoia bezala izendatu zutena brigada misto baten embrioia izan zen, eta behin behinean Y hizkiarekin izendatu zuten.[1]

Miliziek prentsaren interesa piztu zuten eta Ahora eta ABC-k hainbat artikulu argitaratu zituzten, besteak beste, “El Chicote de un vasco. Antes morir que perder el puro”.[1]

Urte berriarekin batera Y Brigada 40. Brigada Mistoa izatera pasatu zen. Urtarrialaren 14an Minbiziaren Institutua hartzen saiatu ziren, baina hiru hildako eta hogeita hamar zauritu izan zituzten, Julián Sansinenea kapitaina barne.[5][3][6]

Azkenik, gobernu errepublikarrak Errepublikako Herri Armadaren alde milizia guztien homogenizazioa bilatuz MVA-ei izena aldatu zien eta ordutik 40. Brigadaren 158. Batailoia izan ziren.[3]

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat dira gaia jorratu duten liburuak, besteak beste, Jesús Galíndez jeltzaleak idatzitako Los vascos en el Madrid sitiado (1944),[7] Alfredo Velasco Núñezen Las milicias antifascistas vascas durante el alzamiento fascista español, 1936 -1939 (2013)[8] eta Guillermo Menéndez Quirósen Milicias Vascas Antifascistas (2021) izeneko komikia.[9]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an GREFEMA-ren Frente de Madrid izeneko aldizkariak zenbaki berezia eskeini zien MVA-ei, 36 zenbakia hain zuzen ere.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Beurko, Asociación Sancho de. (2019-11-06). «Madrid ahora es también Euzkadi. Las milicias vascas antifascistas (1936-1939)» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. (Gaztelaniaz) Gorriti, Un reportaje de Iban. (2018-12-23). «La consulesa de ‘Vasconia’» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Historia, memoria y cómic: las Milicias Vascas Antifascistas» Deia 2021-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  4. «PARES | Archivos Españoles (CAT)» PARES (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  5. (Gaztelaniaz) Iriarte, Carlos. (2020-03-21). «De la tarima a las trincheras: historia de un capitán de las Milicias Vascas, Julián Sansinenea» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  6. (Gaztelaniaz) Memoria, Un reportaje de Osasuna. (2022-10-28). «Xabier, gudari, murió defendiendo Madrid» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  7. (Gaztelaniaz) «Los vascos en el Madrid sitiado: Memorias del Partido Nacionalista Vasco y de la delegación de Euzkadi en Madrid desde septiembre de 1936 a mayo de 1937 | Jesús de Galindez | Casa del Libro» casadellibro 2005-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  8. (Gaztelaniaz) «Las milicias antifascistas vascas durante el alzamiento fascista español» Zapateneo (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  9. (Gaztelaniaz) «Guillermo Menéndez Quirós: “El cómic democratiza la historia y la memoria”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Frente de Madrid: boletín trimestral de GEFREMA. Nº. 36, 2019» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]