Jesus Galindez
Jesus Galindez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1915eko urriaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santo Domingo, 1956ko abuztuaren 30a (40 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbiako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Columbiako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Jesus Galindez Suarez (Madril, 1915eko urriaren 12 - Santo Domingo?, 1956ko martxoaren 12an desagertua) zuzenbide-irakaslea, idazlea, EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzaren Delegatua Estatu Batuetan izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amurrio, Larrabeobe etxaldian jaio zen. Ama hiltzerakoan, Madrilera bizitzera joan zen Galindezen sendia. Bertan, josulagunetan ikasi ondoren, zuzenbide goi-ikasketak egin zituen, eta 1936ko ekainaren 20an graduatu zen Universidad Central delakoan, gaurko Complutense Unibertsitatean. Doktoretza tesia, "El Caserio Vasco" izan behar zuena, bertan behera gelditu zen. Euskal Herritik urrun izanagatik, sorterriarekiko zaletasuna garai hartan piztu zitzaion.
1932an EAJ alderdiko bazkide egin zen. Euzko Ikasle Batzan parte hartu zuen, orduan ere. 1936an zuzenbideko ikasketak bukatu zituen, euskal baserriari buruzko tesia garatu ondoren.
Espainiako Guda Zibilak eztanda egin zuenean Euskal Milizietan izena eman zuen. 1939an Bordelera alde egin behar izan zuen.
1940-1946 urte bitartean Dominikar Errepublikako Santo Domingon bizi izan zen, bertan Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta zuzenbideko irakaslea izan zelarik.
1946an New Yorkera bizitzera joan zen. Filosofia ikasketak egin zituen Columbiako Unibertsitatean. Bertako irakaslea izatera ailegatu zen. New Yorken zelarik, Dominikar Errepublikako erregimenaren aurkako kritika gogorrak idatzi zituen La era de Trujillo liburuan.[1]
1956ko martxoaren 12an New Yorkeko metroan desagertu zen, erabat argitu ez den moduan. Ustez, Santo Domingora hegazkinez eraman omen zuten, eta bertan torturatu ondoren erail, Rafael Trujillok aginduta.[2]
Columbiako Unibertsitateak filosofian honoris causa in absentia doktore izendatu zuen.[3]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- La Tierra de Ayala y su Fuero (1932)
- La aportación vasca al derecho internacional (1942)
- Euzkadi, el país de los vascos dinámicos
- Iberoamérica, Su evolución política, socio-económica, cultural e internacional
- Cinco leyendas del trópico (1944)
- El derecho vasco. Buenos Aires: Ekin, 1947.
- Los vascos en el Madrid sitiado (1951)
- La era de Trujillo: un estudio casuístico de dictadura hispanoamericana (bere doktore-tesia, 1956an onartua)
- Artículos políticos (1943-1956). Iñaki Anasagatik prestatutako edizioa. Bilbo: Alderdi Argitaldaria, 1985.
- Artículos históricos. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 1987.
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- El misterio Galíndez (2003)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pedro Basaldua: Jesús de Galíndez. El delegado vasco víctima de Trujillo. Bilbo: Ereintza, 1981.
- Alberto Elosegi: El verdadero Galíndez. Ameriketako Euskal Etxeen Federazioaren saria. Bilbo: A. Saldaña Ortega, 1990. ISBN 84-7297-183-X.
- Iñaki Goiogana; Iñaki Bernardo: Galindez: La tumba abierta. Guerra, exilio y frustración. Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 2006. ISBN 978-84-88379-72-6.
- Iñaki Torre Fika: "Jesús de Galíndez: entre la historia y la ficción". X. Apaolaza, J.A. Ascunce eta Iratxe Momoitio: 60 años después. Euskal Erbestearen Kultura, II.tomoa. Donostia: Saturraran, 2000, 115-124. ISBN 84-931339-2-2.
- Manuel Vazquez Montalban: Galíndez. Bartzelona: Contemporánea de bolsillo, 2004. ISBN 978-84-9793-396-4.
- Jose Ramon Zabala Agirre: "Muinoan nire esperoan dago. Jesus Galindezen idazlan lirikoak", Testimonios del exilio liburuan, Mercedes Acillona koord. Donostia:Hamaika Bide Elkartea , 2000, 115-124. ISBN 978/84/614/5972/8. 361–380 or.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jesus Galindez: Diktaduren aurkako desagertua, Josu Chuecaren artikulua Argian
- (Gaztelaniaz) Jesus Galindez Auñamendi entziklopedian
- Jesus Galindezi New Yorken egindako omenaldiari buruzko informazioa bizkaie.biz webgunean
- Joseba Aurkenerena: Jesus Galindez, aberriaren zerbitzari leiala [1]
- (Gaztelaniaz) Jesus Galindezi buruzko informazioa
- (Gaztelaniaz) Manuel Vazquez Montalbanen artikulua Jesus Galindezi buruz
- (Gaztelaniaz) Montserrat Magariños Fidalgoren El poder y el individuo en Galíndez artikulua