Edukira joan

Euskal etxeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boiseko euskal etxea, AEB

Euskal etxeak Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrikoak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: euskara eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.

Munduan zehar dauden euskal etxeak 190 baino gehiago dira.[1] Gehienak Argentinan daude (86 etxe), eta Buenos Aires hirian eta probintzian hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen % 10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate horrekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ikus Munduko euskal etxeen mapa interaktiboa (Wikidatako datuekin, 2025)

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogeita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak horiek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru horiek handiagoak direla uste da.

Espainian, hamar euskal etxe daude, eta Frantzian, zazpi.

Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.

Historia, lehen euskal etxeen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1876an sortu zen aro modernoko munduko lehenengo Euskal Etxea, Montevideoko (Uruguai) Laurak Bat. Berehala (1877) jaioko zen Buenos Airesko (Argentina) bere izenkidea (Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxea) eta garai berekoa da Habanako Sociedad Vasco-Navarra de Beneficencia delakoa. Hainbat euskal etxe biltzen dituzte federazio hauek: NABO (Estatu Batuak, North American Basque Organizations), FEVA (Argentina, Federación de Entidades Vasco Argentinas), Gure Txoko (Australia), London Basque Society Elkartea (Erresuma Batua).[2]

Euskal etxeak herrialdeka/eskualdeka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira 2025ean indarrean zeuden euskal etxeak herrialdeka antolatuta: Hauek dira 2025ean indarrean zeuden euskal etxeak herrialdeka antolatuta:

Kalifikazioak: C-motako artikulua C motako artikulu txikia, Hasi-motako artikulua artikulu minimoa, Zirriborro-motako artikulua zirriborroa.

Alemania Berlin • Munich
Andorra Andorra
Argentina Buenos Aires:

Acción Vasca de la Argentina • Denak Bat • Emakume Abertzale Batza • Euskaltzaleak • Gure Echea • Eusko Kultur Etxea • Federación de Entidades Vasco Argentinas - F.E.V.A. • Fundación Vasco Argentina Juan de Garay • "Gure Echea" kultura eta ongintza elkartea • Iparraldeko Euskal Etxea • Lagun Onak (abesbatza) • Laurak Bat

Buenos Aires probintziako besteak:

Bragado • Trenque Lauquen • Arrecifes • Ayacucho • Azul • Bahía Blanca • Balcarce • Cañuelas • Carlos Casares • Chacabuco • Chascomús • Chivilcoy • Coronel Dorrego • Coronel Pringles • Coronel Vidal • General Belgrano • General Rodríguez • General Villegas • José C. Paz • Junín • La Plata (Euzko Etxea) • La Plata (Goierri) • Laprida • Las Flores • Lomas de Zamora • Magdalena • Mar del Plata • Moreno • Necochea • Olavarría • Pehuajó • Pergamino • Ramos Mejía • Rauch • Saladillo • Salliqueló • San Carlos de Bolívar • San Nicolás de los Arroyos • Suipacha • Tandil • Tres Arroyos

Buenos Aires probintziatik kanpo: Bariloche • Cipolletti • Comodoro Rivadavia • Concepción del Uruguay • Concordia • Córdoba (Gerora) • Córdoba (Gure Txokoa) • Corpus_Christi • General Acha • General Alvear • General Roca • Jujuy • Macachín • Mendoza • Neuquen • Paraná (Ibai Guren) • Paraná (Urrundik) • Posadas • Puerto Madryn • Resistencia • Río Cuarto • Río Gallegos • Rosario • San Juan • Santa Fe • Santa Rosa • Trelew • Trenque Lauquen (Euskal Sustraiak) • Trenque Lauquen (Gure Etxea) • Viedma • Villa María • Villa Mercedes

Australia Ipar Queensland • Melbourne • Sydney
Belgika Brusela
Brasil Brasilia • Sao Paulo (Eusko Alkartasuna) • Sao Paulo (Eusko-Brasildar)
Dominikar Errepublika Santo Domingo
Ekuatore Ginea Malabo
El Salvador San Salvador
Erresuma Batua Londres
Espainia Bartzelona • Logroño • Madril • Malaga • Murtzia • Palma • Salou • Valentzia (Euskaltzaleok) • Valentzia (Laurak Bat) • Valladolid • Zaragoza
Estatu Batuak Bakersfield (CA) • Battle_Mountain (NV) • Boise (Basque_Museum, ID) • Boise (Cenarrusa_Foundation, ID) • Boise (Euzkaldunak, ID) • Boise (Oinkari, ID) • Boise (ID) • Brooklyn • Buffalo (WY) • Chino (CA) • Downey (CA) • Elko (NV) • Fresno (CA) • Gardnerville (NV) • Gooding (Boise, ID) • Homedale (ID) • Ingalaterra Berria (RI) • Las_Vegas (NV) • Los_Banos (CA) • Miami (FL) • Mountain_Home (ID) • Murray (UT) • New York (NY) • Novato (CA) • Ontario (Oregon, OR) • Ontario (California, CA) • Parker (CO) • Parker (CO) • Reno (NV) • Rock_Springs (WY) • San Frantzisko (Anaitasuna) • San Frantzisko (Basque Club) • Santa_Fe • Seattle (WA) • South_San_Francisco (CA) • Spokane (WA) • Thousand_Oaks (WA) • Washington • West_Linn (OR)
Frantzia Bordele • Marseilla • Montpellier • Paris • Paue • Saint-Pierre et Miquelon
Italia Erroma
Japonia Tokio
Kanada Montreal • Vancouver
Kolonbia Bogota • Caldas • Medellin
Kuba Habana
Mexiko Mexiko Hiria (Euskal Etxea) • Mexiko Hiria (Sukalde) • Colonia Polanco
Paraguai Asuncion
Peru Lima (Arantzazu) • Lima (Euzkal Etxea) • Trujillo • Urubamba
Puerto Rico San_Juan
Txile Santiago (Colectividad) • Santiago (Eusko Etxea) • Santiago (Euskal-Txiletar) • Viña_del_Mar
Txina Shanghai
Uruguai Carmelo • Durazno • Juan_Lacaze • Minas • Montevideo (Euskal Erria) • Montevideo (Centro Euskaro) • Montevideo (Federazioa)) • Montevideo (Haize Hegoa) • Rosario • Salto • San_José_de_Mayo • Trinidad
Venezuela Lechería • Valencia (Carabobo) • Valencia (Fererazioa) • Caracas (Eguzki) • Caracas (Centro Vasco) • Caracas (Sukalde)

Mundu batzarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon euskal etxeek "Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra" antolatu zuten 2007ko uztailean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «EuskalEtxeak - Euskal etxeak» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-04-13).
  2. ↑ «Euskal Etxeen sorrera» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]