Millennium Dome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Millennium Dome
Millennium Dome 1.jpg
Millennium Dome eraikinaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Greenwich
Koordenatuak 51° 30′ 10″ N, 0° 00′ 11″ E / 51.502816666667°N,0.0031166666666667°E / 51.502816666667; 0.0031166666666667Koordenatuak: 51° 30′ 10″ N, 0° 00′ 11″ E / 51.502816666667°N,0.0031166666666667°E / 51.502816666667; 0.0031166666666667
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1999
Edukiera 23.000
Arkitektura
Arkitektoa Richard Rogers
Egitura ingeniaritza BuroHappold Engineering
Estiloa high-tech architecture
http://www.theo2.co.uk/ www.theo2.co.uk

Millennium Dome edota The Dome (euskaraz Milurtekoaren Domoa edota Domoa) Ingalaterrako Londres hiribuaren hego-ekialdean kokatutako Greenwich penintsulan dagoen kupula edo domo itxurako eraikin bat da, Tamesis ibaiaren alboan. Berez hasiera batean Millennium Experience ("Milurtekoaren Esperientzia) izena jaso zuen, bertan 3. milurtekoaren hasierako mundu osoko ikuskizun handiena ospatu baitzen.

Eraikina Richard Rogers arkitektoak diseinatu eta Sir Robert McAlpine eraikuntza konpainiak eraiki zuen, aldiz egitura Buro Happold ingeniaritza konpainiak eraiki zuen. Estalkia beira-zuntzez egina da. 2000ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean eraikina jendeari ireki eta ikuskizuna martxan egon zen, bere garaian proiektua eta ikuskizun berak eztabaida politiko bizia piztu zutelarik. Gaur egun eraikin honetan The O₂ delakoa kokatzen da.

Ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Millennium Dome Aldatu lotura Wikidatan