Richard Rogers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Rogers

Lorden Ganberako kidea

1996ko urriaren 17a - 2021eko maiatzaren 11
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1933ko uztailaren 23a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres2021eko abenduaren 18a (88 urte)
Familia
AitaNino Rogers
AmaDada Gelringer
Ezkontidea(k)Su Rogers (en) Itzuli  (1960 -  ezezaguna)
Ruth Rogers (en) Itzuli  (1973 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArchitectural Association School of Architecture (en) Itzuli 1959)
St John's School, Leatherhead (en) Itzuli
Yale School of Architecture (en) Itzuli 1962)
Kingswood House School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta diseinatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Académie d'architecture (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduaarkitektura modernoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

Richard Rogers, Rogers of Riverside baroia (Florentzia, 1933ko uztailaren 23a - Londres, 2021eko abenduaren 18a) britainiar arkitektoa izan zen, jatorriz italiarra.

Richard Rogers (ezkerrean), Elisabet II.a erreginarekin, Cardiffen
Madrilgo Barajas aireportuko terminala

Londresen hasi zen Arkitekturako ikasketak egiten, eta Arkitektoen Elkargoaren Akademian eta Yaleko Unibertsitatean ikasi zuen. Irakasle izan zen Cambridgen, Yalen, Princetonen eta beste hainbat unibertsitatetan. Team 4 taldeko sortzaile eta bazkide (1963-1968) izan zen, eta ondoren Renzo Pianorekin lanean jardun zuen Parisko Pompidou Zentrorako lehiaketa prestatzen (1971). 1960ko hamarraldiaren amaieran plastikozko eraztunez osaturiko etxe malgu arin baten proiektua prestatu zuen bere emaztearekin batera, eta 1971n gauzatu zuen hura, Zip-up izenarekin. Pianorekiko elkarlanaren ondoren (1977) bere estudioa sortu eta industria eraikin bikainak egin zituen (Newport Swenteko Inmos Microprocessor Factory, Galesen; PA Technology Cambridge Laboratory, Cambridgen). Bere obretan teknologiaren eta eraikina makina bat bailitzan adierazten duen ikuspegiaren aldeko zaletasuna nabarmentzen da. Hain zuzen ere, goi-mailako teknologia (High Technology) izenaz ezagutzen den joeraren sortzaileetakoa izan zen Rogers, eta bera da nazioartean ospea lortu zuten britainiar arkitekto bakarretakoa. Oro har, jendearentzako eraikinak, eraikin funtzionalak osatu ditu, eta malgutasunez jokatu du, adibidez Londresko Lloyd`s eraikinaren proiektuan (1986). Aipagarriak ditu, orobat, Londresko Reuters eta Channel 4, Gizakiaren Eskubideen Gortea, Estrasburgon, Marseillako aireportuaren zabaltze-lanak, zenbait bulego-etxe Alemanian eta Japonian, eta Berlin eta Londresko South Bank Centreren egoitzen planoak. Azkenaldiko lanetan, Madrilgo Barajas aireportuko hirugarren terminalerako Antonio Lamelaren estudioarekin egindako elkarlana du azpimarratzekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]