Milo Dožić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milo Dožić
Bizitza
JaiotzaKolašin (en) Itzuli, 1869
Herrialdea Montenegroko Printzerria
HeriotzaPodgorica, 1919 (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta voivoda

Milo Dožić (serbieraz: Мило Дожић) voivoda eta politikari montenegroarra izan zen.

Karrera poltikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914tik 1916ra Montenegroko Batzar Nazionaleko presidente izan zen. Belgradeko Zuzenbide Fakultatean lizentziatu ondoren (1896), Auzitegi Nagusiko idazkari izendatu zuten. 1905ean eta 1906an Justizia ministro eta Hezkuntza eta Eliza Gaietako ministroaren ordezkari izan zen. Bere administrazioan, Lehen Hezkuntzako Legea onartu zen, Montenegroko hezkuntza egoera nabarmen hobetuz. Legebiltzarrerako lehen hauteskundeetan (1906), diputatu hautatu zuten. Geroxeago, 1908an, Estatu Kontseiluko kide hautatu zuten. Milo Justizia ministro bihurtu zen berriro Lazar Tomanović-en Gobernuan (1911-1912). Balkanetako Gerran, Auzitegi Nagusiko kide izendatu zuten (1913). 1910eko abuztuan, Montenegroko Batzar Nazionaleko presidenteorde hautatu zuten, eta 1915eko hauteskundeen ostean, berriz, Batzarreko presidente hautatu zuten. Lehen Mundu Gerran, Boldogasszonyko kontzentrazio-esparruko preso izan zen, eta gero Karlstein-eko esparruan. Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma sortu ondoren, Podgoricako gorteko presidente izendatu zuten.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an, Milo hil zuten Podgorican.

Kargu politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik

Božo Petrović-Njegoš

Montenegroko Printzerriko 6. Justizia ministroa
1905eko abenduaren 19 – 1906ko azaroaren 24
Ondorengo
Milosav B. Raičević
Aurretik

Lazar Tomanović

Montenegroko Erresumako 2. Justizia ministroa

1911ko abuztuaren 23 – 1912ko ekainaren 19

Ondorengo

Dušan Vukotić

Aurretik
Gavro Vuković
Montenegroko Printzerriko 6. Hezkuntza eta Eliza Gaietarako ministroa

1905eko abenduaren 19 – 1906ko azaroaren 24

Ondorengo
Milosav Raičević
Aurretik
Filip Jergović
Montenegroko Erresumako 3. Hezkuntza eta Eliza Gaietarako ministroa

1911ko abuztuaren 23 – 1912ko ekainaren 19

Ondorengo
Jovan Plamenac
Aurretik
Marko Đukanović
Jovan Plamenac
Montenegroko Erresumako Batzar Nazionalaren 4. eta 6. presidentea
1910eko abenduaren 1 – 1911ko otsailaren 12
1914ko urtarrilaren 28 – 1916ko urtarrilaren 4
Ondorengo
Jovan Plamenac
Kargu abolituta

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]