Podgorica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Podgorica
 Montenegro
PodgoricaOverview.jpg
Podgoricako bandera

Podgoricako armarria

Administrazioa
Herrialdea  Montenegro
Estatua MNE
Probintzia Podgoricako probintzia
Alkatea Miomir Mugoša
Izen ofiziala Подгорица
Postakodea 81000
Geografia
Koordenatuak 42° 26′ 23″ N, 19° 15′ 58″ E / 42.439722222222°N,19.266111111111°E / 42.439722222222; 19.266111111111Koordenatuak: 42° 26′ 23″ N, 19° 15′ 58″ E / 42.439722222222°N,19.266111111111°E / 42.439722222222; 19.266111111111
Podgorica hemen kokatua: Montenegro
Podgorica
Podgorica
Azalera 1,441 km²
Demografia
Biztanleria 136,473 biztanle (2003)
Dentsitatea 94,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera XI. mendea baino lehen
Telefono aurrizkia 20
Webgunea http://www.podgorica.cg.yu

Podgorica[1] (serbieraz Подгорица, pǒdgoritsa ahoskatua) Montenegroko hiriburua da. Serbia eta Montenegro batera zeudenean, estatuko hiriburu judiziala ere bazen. 2003an 139.500 biztanle zituen.

Podgorica toponimoaren itzulpen zuzena Gorica azpian da. Gorica hirian dagoen mendia da. Hiriak, Erdi Aroan Ribnica izena zuen eta 1945-1992 tartean Titogrado, Tito Jugoslaviako estatu buru zenaren omenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1466 eta 1878 artean, Otomandar Inperioaren barnean zegoen. Hiri honetan 1918an Serbiako Batzar Nazional Handiak bilera egin eta bertan Serbia eta Montenegro errepublikak batzea adostu zen, urte bereko azaroaren 29a arte iraun zuena. Abenduaren 1ean federazio hau sortu berri zen Seriar, kroaziar eta Esloveniarren Erresumarekin batu ziren.

Bigarren Mundu Gerran, Italiako armada faxistak hiri hartu zuen (1941), geroago Alemaniako armada naziak ordezkatua. 1944ko aliatuen bonbardaketak hiriaren zati handi bat suntsitu zuen eta biztanle gehienak hil.

Gerra amaitu ostean, Titoren gobernu komunistak hiri berreraiki zuen eta beronen izena aldatu Titogrado hartzeko (Титоград, Titograd, "Tito hiria"). 1946an Montenegroko hiriburu bihurtu zen, aurretiko Cetinje hiriari titulua kenduz.

2006ko maiatzaren 21ean buruturiko erreferendumean independentziak irabazi zuen Montenegron eta momentu horretara arte euren hiriburu administratiboa zena izango zen hautatua hiriburu izateko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Podgorica)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18 20 26 31 33 38 43 46 39 30 23 19 46
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 11 14 19 24 29 33 33 27 21 15 12 20.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21 -20 -8 0 4 10 12 9 4 -3 -14 -20 -21
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 5 9 14 18 21 21 17 12 8 4 11.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 163 179 146 98 105 59 38 51 110 230 213 225 1617
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 13 14 11 10 11 6 5 4 7 11 16 15 123
Eguzki orduak 113 124 186 210 248 300 341 341 240 186 120 93 2502
Iturria: [2]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Podgorica ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Podgorica Aldatu lotura Wikidatan