Minutuko isilune
Minutuko isilunea[1] dolu eta doluminen adierazpena da, denbora jakin batean isiltasun, otoitz, gogoeta edo meditazioa eginez burutzen duguna. Minutuko isilunea duela gutxi hildako pertsona baten omenezko errespetuzko keinu gisa edo gertaera tragiko baten oroigarri gisa hartzen da, bandera bat haga erdira altxatzen den bezala.
Lehendabizikoz 1912ko otsailaren 13an egin zuten Portugalen. Bertoko senatuak 10 minutuko isulune bat egin zuen José Maria da Silva Paranhos Júnior brasildarraren omenez.[2] Urte berean, Estatu Batuetan antzeko ekitaldia egin zuten Maine eta Titanic itsasontzietan hildakoen omenez.[3] Lehen Mundu Gerran britainiar armadaren alde borrokatu zuen eta Londresen bizi zen Edward George Honey soldadu australiarrak, 1919ko maiatzaren 8an, britainiarrek azaroaren 11ko 11:00etan bi minutuko isilunea egitea proposatu zuen, urtebete lehenago sinatutako armistizio itunaren lehen urteurrena ospatzeko. Horrela, gatazkan zehar hildakoei errespetuzko omenaldia egiten zitzaiela iritzi zion. Ideia, Jurgi V.a erregearenganaino iritsi eta honek neurria babestu zuen.[4] Israelen urtero, Yom HaShoah egunean, minutuko isiluneak egiten dituzte Holokaustoan eta Yom HaZikaron edo independentzia eguneko aurreko egunean eroritako soldadu eta biktimen omenez.
Keinu horren ohiko iraupena minutu batekoa bada ere, laburtu edo handitu dezake. Jendea isilik egoten da, eta, batzuetan, beste keinu batzuk egiten ditu: zutik jarri, burua jaitsi, kapelak kendu eta/edo otoitz egin. Pertsona bat arduratuko da dolu denborari hasiera eta amaiera emateaz, eta askotan jendeak txalo zaparrada batekin amaitzen du momentua. Ohikoena isilik egotea besterik ez bada ere, beste ekintza sinboliko batzuk ere egon daitezke, hala nola musikarekin laguntzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
- ↑ (Portugesez) debates.parlamento.pt. Debates Parlamentares - Diário 039, p. 2 (1912-02-13). .
- ↑ Maitland, Sara. A book of silence. Berkeley,Ca: Counterpoint ISBN 9781619021426..
- ↑ Silence Australiako Armada
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |