Miopithecus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miopithecus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCercopithecidae
SubfamiliaCercopithecinae
Generoa Miopithecus
Gray, 1821
Azpibanaketa

Miopithecus edo talapoinak Cercopithecidae familiako generoa da. Afrikako erdialdean bizi dira, Kamerundik Kongoko Errepublika Demokratikora eta Angolaraino.

32 zentimetrotik 45era neurtzen dute. Arrek 1,3 kiloko pisua dute eta emeek 0,8 kilokoa. Afrikako primaterik txikienak dira. Larru gris-berdexka dute eta behealdea txurixka. Buru biribildua dute eta aurpegian ilerik gabe.

Egunez bizi dira, zuhaitzetan, batez ere euri handia egiten duen basoetan eta manglaretan. Normalki ez dira lur irekietan aurkitzen eta ez dirudi gizakiak ikusterakoan mugitzen direnik. Igeri egin dezakete.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miopithecus Aldatu lotura Wikidatan