Miquel Coll i Alentorn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miquel Coll i Alentorn
Foto Coll i Alentorn (cropped).jpg
8. Kataluniako Parlamentuko presidentea

1984-05-17 - 1988-04-04
Heribert Barrera - Joaquim Xicoy i Bassegoda Itzuli
Kataluniako Parlamentuko diputatua

1984-05-17 - 1988-04-04
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 1984 Catalan regional election Itzuli
Kataluniako Parlamentuko diputatua

1980-08-10 - 1984-03-20
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: Catalan regional election, 1980 Itzuli
Q43401039 Itzuli

1980-05-08 - 1984-05-17
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1904ko maiatzaren  12a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Bartzelona
Heriotza Bartzelona1990eko abenduaren  15a (86 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak politikaria, unibertsitateko irakaslea eta industria-ingeniaria
Lantokia(k) Bartzelona
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona Itzuli
Q20108591 Itzuli
Historical-Archaeological Section of theInstitut d’Estudis Catalans Itzuli
Real Academia Española
Q58458553 Itzuli
Q58454655 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Batasun Demokratikoa

Miquel Coll i Alentorn (Bartzelona, Katalunia, 1904ko maiatzaren 12a - ib., 1990eko abenduaren 15a) katalan politikari eta historialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberatsekoa zen, eta ingeniaritzako ikasketak egin zituen, baina ez zen inoiz lanbide horretan aritu. 1931. urtean Acción Republicana de Cataluñako kide egin zen, liberala eta maila batean katalanzalea zen alderdikoa. 1932an Unión Democrática de Cataluña sortu zuen, eta idazkari nagusi izatera iritsi zen.

Estudios Universitarios Catalanes erakundea berrantolatu zuen 1942an, eta Kataluniako Historiako irakasle izan zen bertan. 1969-1977 bitartean irakasgai hori bera irakasten jardun zuen Bartzelonako Unibertsitatean ere. 1976an Consejo Federal Español del Movimiento Europeo kontseiluko presidente izendatu zuten, eta urtebete geroago Convergència i Unió alderdian sartu zen. 1980an Kataluniako Parlamentuko diputatu egin zuten, eta Generalitateko Presidentetzako aholkulari izan zen ondorengo lau urteetan; 1984tik hil zen arte (1990), berriz, Kataluniako Parlamentuko presidente.

Historialari gisa, Historiografia de Catalunya en el periode primitiu (1951-1952, "Kataluniaren historiografia antzinako garaietan"), "Descloten kronika" lanaren edizio kritiko bat (1949-1951) eta Guillem Ramon de Montcadaren kondairari buruzko ikerketak (1957) argitaratu zituen, beste lan batzuen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]