Edukira joan

Miren Egaña Deskarga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egaña».
Miren Egaña Deskarga
Bizitza
JaiotzaIruñea1957ko irailaren 14a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Aralar

Miren Egaña Deskarga (Iruñea, 1957ko irailaren 14a) euskal herritar politikaria da.

Iruindarra izanda ere, gurasoengatik Oronoz-Mugairi herriarekin lotura estua dauka. Nafarroako Unibertsitatean Geografian lizentziaturik, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da ogibidez.

1978an poliziak hildako German Rodriguez iruindarraren adiskidea (Sanfermines 78 dokumentalean, Miren Egaña lekukotzat elkarrizketatu zuten), 1980an etakidea izatea leporatuta atxilotu zuten, eta bost urte eman zituen espetxean. Geroago Herri Batasuneko mahaikide izan zen, eta alderdi horren eskutik Iruñeko zinegotzi izan zen 1991-1995 bitartean. Herri Batasuna 1995ean utzi zuen, eta Aralarren sartu zen. Alderdi horrekin Nafarroako parlamentaria izan da 2003-2007ko legegintzaldian.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]