Miren Garmendia
| Miren Garmendia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hernani, 1999ko otsailaren 21a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arraunlaria |
Miren Garmendia Moneo (Hernani, 1999ko otsailaren 21a) Hondarribiako traineruko patroia da. 2021ean Euskotren Ligako patroirik onenaren saria jaso zuen.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hernaniarra izanik herriko traineruan hasi zen arraun egiten eta 2017an Gipuzkoako Ligako estropadetan titularra izan zen. Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen taldea.[1] Hurrengo bi urtetan atsedena hartu ondoren 2020ko Euskotren Ligaren amaiera aldera Hondarribiak fitxatu zuen. 2021ean Liga guztia jokatu zuen eta patroi onenaren saria jaso zuen.[1] Taldeak ordea play-offak galdu eta ETE Ligara jeisti zen.
2022an ETE Ligako txapeldunak izan ziren eta Liga nagusira itzuli ziren. Bigarren txandako trainerua izan zen eta 2025ean maila galdu zuen. Berriz ere jaitseraren urtean patroi onenaren saria jaso zuen.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Urteak |
|---|---|
| Hernani | 2013-2017 |
| Hondarribia | 2020- |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak:
- Bosgarren 2020 eta 2021ean
- Emakumezkoen Traineru Liga (0)
- Patroirik onena (2): 2021, 2025..
- ETE Liga (1): 2022.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b ««Oso pozik nago lortutakoarekin, hala ere, taldeak meritu haundia dauka» - Hernani» Kronika.eus (kontsulta data: 2022-08-29).