Edukira joan

Hernani Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernaniko Arraun Elkartea
Sorrera1965
HerriaEuskal Herria Hernani, Gipuzkoa
LehendakariaEuskal Herria Xabier Gurrutxaga
Kolorea(k)               berdea, gorria eta zuria
Trainerua     Maialen eta Txirrita
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Txapelketa
2025: Ligaez
Webguneahernaniarrauna.com

Hernaniko Arraun Elkartea Hernaniko (Gipuzkoa) arraun taldea da, kostaldeko herria ez den arren, traineru, trainerilla eta bateletan lehiatzen dena.

1970. hamarkadan traineru indartsua izan zuen eta Kontxako Bandera jokatzeko sei aldiz sailkatu zen. 1990. hamarkadan ere atera zuen trainerua baina emaitza apalak izan zituen. 2015ean emakumeen trainerua uretaratu zuen lehen aldiz eta azken urteetan Hernanik atera duen traineru bakarra izan da. Emakumezkoak birritan izan dira Kontxako Banderan.

Elastikoa berdea, zuria eta gorria da, eta trainerua berdea. Hainbat izen izan ditu traineruak; Elorrabi, Zikuñagako Ama, Txirrita… Gaur egun, emakumeen traineruak 'Maialen' izena du, Hernaniko Maialen Lujanbio bertsolariaren omenez.

Hiru garai oso desberdin izan ditu Hernaniko Arraun Elkarteak.

70eko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubeko gizonen traineruak Hondarribian egin zuen debuta, 1971n[1], "Memorial Sagarzazu" Banderan eta bost trainerutatik bosgarrena gelditu zen. Hala ere, urte hartan bertan Kontxako Banderan hartu zuen parte eta zazpigarren egin zuen. 1972an atera gabe geratu zen kluba, eta 1973an zazpigarren egin zuen berriz Kontxan, baina aipatzekoa da txapelduna izan zen Lasarte-Michelinen traineruan hiru arraunlari hernaniar bazirela, Mercader anaika eta Lasarte[2]. 1974an denboraldi bikaina osatu zuen; Kontxan laugarren[3], Gipuzkoako Txapelketan bigarren eta Espainiako Txapelketara sailkatuz.

Hurrengo denboraldia bikaina izan zen, 1977an hiru bandera lortu baitzituen: Castro Urdialesko "Portus Amanus", Pedreñako Marina de Cudeyo eta Astilleroko bandera. Honetaz gain estropada garrantzitsuetan postu onak lortu zituen: Gipuzkoako Txapelketan eta Zarautzen bigarren, eta Espainiako Txapelketan hirugarren[4]. 1978an sartu zen azkenengoz Kontxan. 1981, 1982 eta 1983an ere aritu zen arraunean baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

90eko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urtetan trainerurik atera gabe egon ondoren 1992an itzuli zen arraun denboraldira. Lehenengo banderak 1994ean lortu zituen, B Ligako hiru bandera (Koxtape, Angelu, Hondarribia), Euskal B Ligan bigarren egin zuen gainera. 1995ean arraunlari asko zituenez bi traineru atera zituen. 2002 arte urtero atera zuen trainerua eta B Ligatan aritu zen. Ordutik aurrera 2007an baino ez da aritu trainerutan eta orduan laugarrena izan zen KAE ligako bigarren mailan.

2008tik aurrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak 2008an filosofia aldaketa bat izan zuen, eta harrobia lantzeari ekin zion. Gaur egun, neska-mutil ugari dabiltza klubean arraunean; haur, kadete, jubenil eta senior mailatan, bateletan lehiatzen dute bereziki.

Emakumeen trainerua ere izan du 2015etik 2019ra eta Kontxara ere sailkatu izan zen birritan[5]. 2016an zortzigarren egin zuen eta 2017an seigarren.

Gizonezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Laugarrena 1974an.
  • Sailkapena (6): 1971, 1973, 1974, 1975, 1977, 1978
  • Hirugarrena (1): 1977an.
  • Bigarrena (2): 1974an eta 1977an.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak (Gizonak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaLigaKontxa
1999Euskal B Liga, 12.a-
2000Euskal B Liga, 10.a-
2001Euskal Liga, 25.a-
2002Euskal Liga, 28.a-
2003-
2006
ez-
2007KAE 2 Liga, 4.a-
2008-tikez-

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hernani Arraun Elkartea
EntrenatzaileaEuskal Herria Asier Ocon
Patroia(k)Euskal Herria Naia Peñagarikano
Kolorea(k)              
berdea, zuria eta gorria
Trainerua     Maialen
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Txapelketa
2026: Kontxaez
20267.a (ETE Liga)
Emakumezkoen trainerua 2016ko Kontxako Banderan.
Emakumezkoen trainerua ETE Ligan, 2019an.
Hernaniko trainerua, 2025ean.

2015ean trainerua uretaratu zuen[6] eta Gipuzkoako Ligan aritu zen seigarren postuan amaituz. 2016an eta 2017an ere aritu zen, seigarren eta bosgarren postuak lortuta, hurrenez hurren. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen aurreneko aldiz, 2016an[5]. 2017an Bandera bat irabazi zuen, Errenterian. Euskotren Ligako traineruak falta ziren.

Urte pare batez trainerurik uretaratu gabe egon ondoren 2022an itzuli zen ETE Ligara.

  • Seigarrena (1): 2017.
  • Zortzigarrena (1): 2016.
  • Sailkapena (2): 2016, 2017.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Laugarrena (1): 2017an.
  • Zazpigarrena (1): 2018an.
Dendoraldiak
Euskotren0
ETE7
2026 barne.
UrteaLigaKontxa
2015Gipuzkoako Liga, 6.a-
2016Gipuzkoako Liga, 6.a8.a
2017Gipuzkoako Liga, 5.a6.a
2018ETE Liga, 6.a-
2019ETE Liga, 8.a-
2020-
2021
ez
2022ETE Liga, 7.a-
2023ETE Liga, 7.a-
2024ETE Liga, 8.a-
2025ETE Liga, 7.a-
2026ETE Liga, 7.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2015-10-30). «Hernani Arraun Elkartea» LA BANCADA DEL REMO (kontsulta data: 2024-05-18).
  2. ↑ «Kontxako Banderak ere badauka Hernaniko usaina - Urumea» Kronika.eus (kontsulta data: 2024-05-19).
  3. ↑ «Bandera de La Concha» traineras.es (kontsulta data: 2024-05-18).
  4. ↑ «Campeonato de España» traineras.es (kontsulta data: 2024-05-18).
  5. 1 2 «38 urte eta gero, Hernani berriz ere Kontxan -» Kronika.eus (kontsulta data: 2024-05-18).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) MANJARRÉS, JUAN F.. (2015-01-25). «Hernani cuenta por primera vez con una trainera femenina» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]