Mirentxu Purroy
Mirentxu Purroy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mirentxu Purroy Ferrer (Iruñea, 1953) nafar kazetari eta zinema zuzendaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza eta Salamancako Unibertsitatean psikologia ikasi ondoren, 1976.urtean, Punto y Hora argitalpena sortu zuen beste kide batzuekin batera eta 1978 eta 1980 urte bitartean Egin egunkariko zuzendaria izan zen.[2] 1979ko ekainaren 26an, Egin egunkariko zuzendari gisa eta zuzendari komertzial Mikel Lakasta atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bilboko La Salveko kuartelera eraman zituzten; hain zuzen ere, atxiloketak Eginek kuartelari buruz argitaratutako Euskadi Press agentziaren informazio batekin lotura zuen. Bertan esaten zen EIAko militante eta Mungiako zinegotzi bat kuartel hartan torturatua izan zela salatu zuela Euskadiko Ezkerrak.[3]
Xibertako elkarrizketetan, idazkari lanak egin zituen.
1980. urtetik 1985. urtera, Estatu Batuetara izan zen New Yorkeko Unibertsitatean eta Columbia Unibertsitatean zinema ikasiz. Zenbait film labur zuzendu ondoren, 1993. urtean Denboraren gibelean, bere lehen film luzea estreinatu zuen. ETBko Mundo.hoy, aktualitateko gaiak jorratzen dituzten dokumentalak emititzen duen saioko zuzendaria eta aurkezlea izan zen 2008. urtea arte.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Mirentxu Purroy Ferrer. .
- ↑ «Vamos paso a paso hacia una libertad que no recordábamos» Gara 2012-10-20.
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/egin-egunkariko-zuzendari-mirentxu-purroy-eta-zuzendari-komertzial-mikel-lakasta-atxilotu-zituen-guardia-zibilak
- ↑ Euskadiko Filmategia. Purroy Ferrer, Mirentxu. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1953ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Nafarroako biografia zirriborroak
- Iruindarrak
- Nafarroa Garaiko kazetariak
- Nafarroa Garaiko telebista aurkezleak
- ETB 2ko aurkezleak
- Nafarroa Garaiko zinema zuzendariak
- Nafarroako Unibertsitateko ikasleak
- Salamancako Unibertsitateko ikasleak
- Emakume kazetariak
- Karlos III.a Noblearen Gurutzea