Punto y Hora de Euskal Herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Punto y Hora de Euskal Herria
MotaInformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1976ko apirila
Azken alea1990
Hizkuntzagaztelania, euskara
Argitaratze lekuaIruñea, Donostia
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaastero
Historia
ZuzendariaMirentxu Purroy
Xabier Sánchez Erauskin
Luis Nuñez
Mari Asun Monzon
Xabier Oleaga
Juan Manuel Idoyaga

Punto y Hora de Euskal Herria (1976-1990) euskal astekaria izan zen, ezker abertzalearekin lotuta[1].

Bi aro izan zituen, lehenengoa Iruñean eta bigarrenean Donostian argitaratua[2]. Aldizkari elebiduna izan zen, nahiz eta gaztelania euskara baino gehiago erabili.

1976ko apirilean argitaratu zuten lehen alea Mirentxu Purroyk zuzenduta. Lankideen artean José María Sánchez Carrión hizkuntzalaria zegoen. Espainiako Gobernuak 10. alea bahitu zuen, editoriala amnistiari buruzkoa zelako. Abenduan zuzendaria atxilotu zuten.

1977ko urriaren 5ean Alianza Apostólica Anticomunistak bonba bat jarri zuen Iruñeko egoitzan[3]. Egin eta Deiari esker hurrengo alea atera zuten.

1979ko urtarrilean itxi eta apirilean Donostian ireki zuten, Xabier Sánchez Erauskin zuzendari berria izanik.

1981eko otsailean, Joxe Arregi Izagirre eraila izan ondoren[4], astekaria berriro bahitu zuten[5]. 1983ko ekainean, Felipe González eta José Barrionuevo laidoztatzeagatik salatua hirugarrenez bahitu zuten alea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. de la Granja, José Luis; de Pablo, Santiago. (2002). Historia del País Vasco y Navarra en el siglo XX. , 264 or. ISBN 84-9742-077-2..
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Punto y Hora de Euskal Herria. .
  3. Carcedo, Diego. Sáenz de Santa María. El general que cambió de bando. ISBN 84-8460-309-1..
  4. «El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado» El País 1981-2-17.
  5. Pello Zubiria entrevista a Sánchez Erauskin. Pedradas.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]