Ekaineko Matxinada edo Parisko matxinada errepublikanoa (frantsesez: Insurrection républicaine à Paris en juin 1832) paristarerrepublikanoenmonarkiaren aurkako matxinada izan zen, 1832ko ekainaren 5ean eta 6an gertatutakoa.
Victor HugokMiserableak bere eleberrian matxinada deskribatu zuen. Hileta-elizkizunean, manifestariak Bastillako plazara joan ziren.[2]Bandera gorrietanLa Liberté ou la Mort bezalako leloak erakutsiz, 3.000 matxinok Parisko gune historikoa hartu zuten. Hala ere, ezin handik matxinadaren deia hedatu[3] eta Parisko Guardia Nazionalak eta armada erregularrak matxinoak inguratu eta mendean hartu zuten. Hurrengo egunerako Luis Filipe Parisko kaleetatik agertu zen.