Misionesko probintzia
Misiones Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago. 29.801 km²ko eremua du eta 2010ean 1.101.593 biztanle zituen[1]. Hiriburua Posadas da.
Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak hauek ditu: iparraldean, ekialdean eta hegoaldean Brasil, mendebaldean Paraguai eta hego-mendebaldean Corrientesko probintzia.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Europar kolonizazioa baino lehen guaraniak bizi ziren bertan.
- 1527an Sebastiano Caboto iritsi zen eskualdera.
- 1541ean Nuñez Cabeza de Vaca Iguazura iritsi zen.
- 1609an Jesusen Lagundiak lehenengo misioak fundatu zituen (1632an San Ignacio Mini-koa)
- 1767an Portugal eta Espainiak jesuitak eskualdetik egotzi zituzten .
- 1838an Paraguaik inbaditu zuen eskualdea.
- 1876an Argentinak bereganatu zuen lurraldea.
- 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen San Ignacio Mini, Nuestra Señora de Santa Ana, Nuestra Señora de Loreto eta Santa María la Mayor misioak.
Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Posadas (253.000 biztanle inguru 2001ean).
- Obera (55.000 biztanle).
- Eldorado (54.000 biztanle).
- San Vicente (Misiones) (38.000 biztanle).
- Puerto Iguazú (32.000 biztanle).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-14).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala Misiones.gov.ar