Posadas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Posadas
hiria
Posadas Montage.jpg
Bandera de Posadas (Misiones).svg Escudo de la Ciudad de Posadas.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintzia Misionesko probintzia
Argentinar departamentuaCapital Department
Posta kodeaN3300
Geografia
Koordenatuak27°22′0″S 55°53′49″W
Azalera965 km²
Altuera120 m
Demografia
Biztanleria275.988 (2010)
Green Arrow Up.svg23.007 (2001)
Dentsitatea286 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1870
Telefono aurrizkia376
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakAlbacete, Encarnación eta Ravenna
posadas.gob.ar

Posadas Argentinako ipar-ekialdean eta Misiones probintziako hego-ekialdean kokaturik dagoen hiria da, bertako hiriburua. Parana ibaiaren ezker ertzean dago eta honek mugatzen du Paraguaitik.

Posadas, Misiones probintziako hiririk jendetsuena da. Jatorrian Parana ibaiaren ertza bakarrik hartzen zuen, inguru hau izan baitzen jendea bizitzen hasi zen Argentinako azkenetariko eremua. Hala ere, gaur egun, Argentinako ipar-ekialdeko jarduera eta hazkunde handienetarikoa duen hiria da. Parana ibaia zeharkatzen duen San Roque González de Santa Cruz zubiak lotzen du Encarnación hiriarekin (Paraguay).

Oberá hiritik 98 kilometrora, Puerto Iguazú hiritik 310 kilometrora, Asunción hiritik 380 kilometrora eta Buenos Aires hiriburutik 1003 kilometrora dago kokatuta, azken honekin etengabeko lotura du autobus ezberdinen bidez.

2010ean 344.833 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guaraniak hirian gutxiengoa dira. Europar jatorrizko biztanleei dagokienez, alemaniar, poloniar eta ukrainar etorkinek ehuneko esanguratsua osatzen dute.

Euskal etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Jatorri izeneko Euskal Etxea dago. Bertan euskara ikastaroak eman ohi dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]