Mitchelton–Scott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitchelton–Scott
La Louvière - Eurométropole Tour, étape 1, 2 octobre 2014, départ (B139).JPG
Taldearen informazioa
UCI kodea GEC (2012)
OGE (2012-2016)
OBE (2016)
ORS (2017)
MTS (2018-)
Herrialdea  Australia
Sorrera 2012
Modalitatea(k) Errepidea
Maila UCI WorldTour
Organigrama
Manager nagusia Shayne Bannan
Kirol zuzendariak Neil Stephens
Matthew White
Laurenzo Lapage
Julian Dean
Taldearen izenaren historiala
2012
2012-2016
2016
2017
2018
GreenEDGE
Orica-GreenEDGE
Orica-BikeExchange
Orica-Scott
Mitchelton-Scott
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Maillot-a

Mitchelton–Scott (UCI kodea: MTS) australiar txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTour lizentziaduna (lehen talde australiarra kategoria horretan). 2012.urtean debutatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean zehar hasi ziren australiar taldea sortzen Shane Bannan, Australiako hainbat txirrindularitza egituraren buru izandakoa, eta Gerry Ryan enpresagizon australiarra. Berehala jo zuten Neil Stephens txirrindulari-ohi eta zenbait taldetako zuzendari izandakoarengana, proiektuaren kirol-atalaren buru izan zedin. Espreski taldea martxan jartzeko Gerry Ryanek sortu zuen GreenEDGE elkartea izan zen babeslea hasiera batean, beste enpresekin akordioak lortu artean.

Helburua WorldTour lizentzia lortu eta Frantziako Tourra lehiatzea zen, nahiz eta nagusia lehiatzeko aukerarik ez izan. Horrez gain, denboraldian zehar emaitza onak lortzeko moduko taldea osatu nahi izan zuten, nukleo australiarrarekin baina mundu osoko txirrindulariz osatua.

Santini arropa-marka eta SCOTT bizikleta-etxea izango ziren babesleetako bi. Subaru autoak erabiltzen zituzten, eta beste zenbait akordio txiki ere itxi zituzten.

2012ko maiatzean Orica Limited enpresa izendatu zen lehen babesle gisa, izena GreenEDGE Cycling izatetik Orica-GreenEDGE izatera pasatuz.

2012: lehen denboraldia arrakastatsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simon Gerrans australiarra izan zen lehen denboraldian zehar taldeburua. WorldTourreko hainbat garaipen lortu zituen: Tour Down Under australiarreko sailkapen nagusia, Milan-San Remo monumentua eta Quebeceko Sari Nagusia. Horrez gain, Amstel Gold Race klasikoan hirugarren sailkatu zen, Donostia Klasikoan bigarren, eta Australiako Txapelketa irabazi zuen errepideko modalitatean.

Michael Albasini suitzarrak ere denboraldi bikaina osatu zuen, Kataluniako Itzulia irabazteaz gain bertan etapa bat eta Suitzako Itzulian beste bat irabazi baitzituen. La Flèche Wallonnen podiumera igotzea ere lortu zuen.

WorldTourreko astebeteko itzulietan hainbat etapa ere eskuratu zituen taldeak: Daryl Impeyk Euskal Herriko Itzulian, Luke Durdbridgek Dauphiné Libérén, Svein Tuftek Eneco Tour-ean eta Aidis Kruopisek Poloniako Itzulian. Tirreno-Adriatikoko eta Eneco Toureko taldekako erlojupekoak ere irabazi zituzten.

Itzuli handietan bi etapa garaipen lortu zituzten (Matthew Goss esprinterrak Italiako Giroan eta Simon Clarkek Espainiako Vueltan (mendiko sailkapena irabazteaz gain). Matthew Gossek Frantziako Tourreko hainbat etapa podiumean amaitu zituen, eta Allan Davisek ere aukera onak izan zituen Espainiako Vueltan.

2013:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikidata-logo S.svgPertsonala 2018
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Michael Albasini1980.eko abenduak 20SUI SuitzaHTC-Highroad (2011)
Jack Bauer1985.eko apirilak 7NZL Zeelanda BerriaQuick-Step Floors (2017)
Sam Bewley1987.eko uztailak 22NZL Zeelanda BerriaPureBlack Racing (2012)
Esteban Chaves1990.eko urtarrilak 17COL KolonbiaColombia (2013)
Luke Durbridge1991.eko apirilak 9AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Alexander Edmondson1993.eko abenduak 22AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2015)
Caleb Ewan1994.eko uztailak 11AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2014)
Jack Haig1993.eko irailak 6AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2015)
Lucas Hamilton1996.eko otsailak 12AUS AustraliaUniSA-Australia (2017)
Mathew Hayman1978.eko apirilak 20AUS AustraliaSky (2013)
Michael Hepburn1991.eko abuztuak 17AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Damien Howson1992.eko abuztuak 13AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2013)
Daryl Impey1984.eko abenduak 6RSA HegoafrikaNetApp (2011)
Christopher Juul-Jensen1989.eko uztailak 6DEN DanimarkaTinkoff-Saxo (2015)
Roger Kluge1986.eko otsailak 5GER AlemaniaIAM Cycling (2016)
Roman Kreuziger1986.eko maiatzak 6CZE Txekiar ErrepublikaTinkoff (2016)
Cameron Meyer1988.eko urtarrilak 11AUS AustraliaDimension Data (2016)
Luka Mezgec1988.eko ekainak 27SLO EsloveniaGiant-Alpecin (2015)
Mikel Nieve1984.eko maiatzak 26EU Euskal HerriaSky (2017)
Robert Power1995.eko maiatzak 11AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2015)
Matteo Trentin1989.eko abuztuak 2ITA ItaliaQuick-Step Floors (2017)
Svein Tuft1977.eko maiatzak 9CAN KanadaSpiderTech-C10 (2011)
Carlos Verona1992.eko azaroak 4ESP EspainiaEtixx-Quick Step (2016)
Adam Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma BatuaCentre Cycliste d'Étupes (2013)
Simon Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma Batua100% me (2013)
Robert Stannard (Urrk 8–Abek 31)1998.eko irailak 16AUS AustraliaMitchelton-BikeExchange (2018)
Iturria : UCI

2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikidata-logo S.svgPertsonala 2016
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Michael Albasini1980.eko abenduak 20SUI SuitzaHTC-Highroad (2011)
Sam Bewley1987.eko uztailak 22NZL Zeelanda BerriaPureBlack Racing (2012)
Esteban Chaves1990.eko urtarrilak 17COL KolonbiaColombia (2013)
Magnus Cort Nielsen1993.eko urtarrilak 16DEN DanimarkaCult Energy Vital Water (2014)
Mitchell Docker1986.eko urriak 2AUS AustraliaSkil-Shimano (2011)
Luke Durbridge1991.eko apirilak 9AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Alexander Edmondson1993.eko abenduak 22AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2015)
Caleb Ewan1994.eko uztailak 11AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2014)
Simon Gerrans1980.eko maiatzak 16AUS AustraliaSky (2011)
Jack Haig1993.eko irailak 6AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2015)
Mathew Hayman1978.eko apirilak 20AUS AustraliaSky (2013)
Michael Hepburn1991.eko abuztuak 17AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Damien Howson1992.eko abuztuak 13AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2013)
Daryl Impey1984.eko abenduak 6RSA HegoafrikaNetApp (2011)
Christopher Juul-Jensen1989.eko uztailak 6DEN DanimarkaTinkoff-Saxo (2015)
Jens Keukeleire1988.eko azaroak 23BEL BelgikaCofidis, le Crédit en Ligne (2011)
Cheung King Lok (mark 24–Abek 31)1991.eko otsailak 8HKG Hong KongHKSI Pro Cycling Team (2016)
Michael Matthews1990.eko irailak 26AUS AustraliaRabobank (2012)
Christian Meier1985.eko otsailak 21CAN KanadaUnitedHealthcare (2011)
Luka Mezgec1988.eko ekainak 27SLO EsloveniaGiant-Alpecin (2015)
Rubén Plaza1980.eko otsailak 29ESP EspainiaLampre-Merida (2015)
Robert Power1995.eko maiatzak 11AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2015)
Svein Tuft1977.eko maiatzak 9CAN KanadaSpiderTech-C10 (2011)
Amets Txurruka1982.eko azaroak 10EU Euskal HerriaCaja Rural-Seguros RGA (2015)
Carlos Verona (Uztk 30–Abek 31)1992.eko azaroak 4ESP EspainiaEtixx-Quick Step (2016)
Adam Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma BatuaCentre Cycliste d'Étupes (2013)
Simon Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma Batua100% me (2013)
Nick Schultz (Abuk 1–Abek 31, ikaslea)1994.eko irailak 13AUS AustraliaCR4C Roanne (2015)
Iturria : UCI

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikidata-logo S.svgPertsonala 2015
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Michael Albasini1980.eko abenduak 20SUI SuitzaHTC-Highroad (2011)
Sam Bewley1987.eko uztailak 22NZL Zeelanda BerriaPureBlack Racing (2012)
Adam Blythe1989.eko urriak 1GBR Erresuma BatuaNFTO (2014)
Esteban Chaves1990.eko urtarrilak 17COL KolonbiaColombia (2013)
Simon Clarke1986.eko uztailak 18AUS AustraliaAstana (2011)
Magnus Cort Nielsen1993.eko urtarrilak 16DEN DanimarkaCult Energy Vital Water (2014)
Mitchell Docker1986.eko urriak 2AUS AustraliaSkil-Shimano (2011)
Luke Durbridge1991.eko apirilak 9AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Caleb Ewan1994.eko uztailak 11AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2014)
Simon Gerrans1980.eko maiatzak 16AUS AustraliaSky (2011)
Mathew Hayman1978.eko apirilak 20AUS AustraliaSky (2013)
Michael Hepburn1991.eko abuztuak 17AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Leigh Howard1989.eko urriak 18AUS AustraliaHTC-Highroad (2011)
Damien Howson1992.eko abuztuak 13AUS AustraliaJayco-AIS World Tour Academy (2013)
Daryl Impey1984.eko abenduak 6RSA HegoafrikaNetApp (2011)
Jens Keukeleire1988.eko azaroak 23BEL BelgikaCofidis, le Crédit en Ligne (2011)
Brett Lancaster1979.eko azaroak 15AUS AustraliaGarmin-Cervélo (2011)
Michael Matthews1990.eko irailak 26AUS AustraliaRabobank (2012)
Christian Meier1985.eko otsailak 21CAN KanadaUnitedHealthcare (2011)
Cameron Meyer1988.eko urtarrilak 11AUS AustraliaGarmin-Cervélo (2011)
Jens Mouris1980.eko martxoak 12NED HerbehereakVacansoleil-DCM (2011)
Ivan Santaromita1984.eko apirilak 30ITA ItaliaBMC Racing Team (2013)
Svein Tuft1977.eko maiatzak 9CAN KanadaSpiderTech-C10 (2011)
Pieter Weening1981.eko apirilak 5NED HerbehereakRabobank (2011)
Adam Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma BatuaCentre Cycliste d'Étupes (2013)
Simon Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma Batua100% me (2013)
Iturria : UCI

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.