Moacyr Scliar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moacyr Scliar
Moacir Scliar.jpg
Bizitza
Jaiotza Porto Alegre1937ko martxoaren 23a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Porto Alegre2011ko otsailaren 27a (73 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, medikua, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Academia Brasileira de Letras
IMDb nm0778558
www.scliar.org/moacyr/

Moacyr Scliar (Porto Alegre, Rio Grande do Sul, 1937ko martxoaren 23a - Porto Alegre, 2011ko otsailaren 27a) brasildar narratzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza-ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen. 1970eko hamarkadan, beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile-taldeko kideetako bat izan zen. Ipuinetan, egungo gizon-emakumeek bizi dituzten egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren, Estatu Batuetako kazetaritza berriaren ildoari jarraituz. O Centauro no jardim (1985, «Zentauroa lorategian») eleberrian, gizon desegokiak munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean, O amante de Madonna («Madonnaren maitalea») du aipagarrienetako bat; eguneroko frustrazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri: Balada do Falso Messias (1968, «Messias faltsuaren balada»), O exército de um homem só (1973, «Gizon bakarreko armada»), O ciclo das águas (1977, «Uren zikloa») eta Max e os felinos (1981, «Max eta katuak»). Brasildar Letren Akademiako 31. aulkia izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moacyr Scliar