Modern Times

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Modern Times
Jatorria
Argitaratze-data 1936
Jatorrizko izenburua Modern Times
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
baliorik ez
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa, komedia dramatikoa eta film mutua
Iraupena 87 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Long Beach
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Charlie Chaplin
Gidoigilea(k) Charlie Chaplin
Antzezlea(k)
Charlie Chaplin
Paulette Goddard
Henry Bergman
Chester Conklin
Tiny Sandford
Al Ernest Garcia
Edward LeSaint
Gloria DeHaven
Hank Mann
J. C. Nugent
John Rand
Juana Sutton
Murdock MacQuarrie
Richard Alexander
Wilfred Lucas
Lloyd Ingraham
Frank Hagney
Frank Moran
Stanley Blystone
Fred Malatesta




[[Kategoria:Tiny Sandford Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Al Ernest Garcia Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Gloria DeHaven Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Juana Sutton Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Murdock MacQuarrie Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Richard Alexander Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Wilfred Lucas Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lloyd Ingraham Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Frank Hagney Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Stanley Blystone Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fred Malatesta Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Charlie Chaplin
Edizioa Charlie Chaplin
Ekoizpen-diseinatzailea Charles D. Hall Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Charlie Chaplin
Argazki-zuzendaria Roland Totheroh
Ira H. Morgan Itzuli
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Kanpo loturak

Modern Times (euskaraz Garai Modernoak) Charlie Chaplinek zuzendu, idatzi, ekoitzi eta antzeztutako drama-komedia film bat da, 1936koa. Chaplinez gain, aktore dira Paulette Goddard, Henry Bergman, Stanley Sandford eta Chester Conklin.

Filmak, umorez eta sarkasmoz, XX. mendearen lehen erdialdeko eta Depresio Handiaren garaiko gizarte industriaren irudi gordin eta erreala erakusten du: produkzio sistemen hobekuntza, gizakiaren menpekotasuna dela medio, gizakiaren kalterako. Filmaren barruan, ekonomiaren historian ikertzen diren bi mugimendu garrantzitsu agertzen dira:

  • Taylorismo, lantegietako produkzioa hobetzeko egiten diren aldaketa guztiak bultzatzen dituen mugimendua, enpresen jabeek eta antolatzaileek sustatua. Helburu nagusitzat du langileen produktibitatea hobetzea, eta, horrenbestez, enpresaren etekina.
  • Fordismoa, muntatze katearen eta beste neurrien aplikazioa lantegietan produktuen ekoizpena bultzatzen duen mugimendua.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma fabrika bat (Electro Steel Corp enpresarena) ireki eta langileak sartzen diren unean hasten da, Depresio Handiaren garaian. Protagonista, langile xume bat, Charles Chaplinek berak interpretatua, lantegi batean lan gogorra egiten hasten da. Muntatze katean endredatu egingo da. Horren ostean, zenbait pertsona agertuko dira lantegian makina berri batekin. Makina horren funtzioa langileek lantegian bazkaltzeko denborarik ez galtzea da. Charles Chaplini makinaren lehenengo probak egiten dizkiote, baina probak txarto ateratzen dira; makina apurtu egiten da. Geroago, Charlesek beste langileei eragozten die eta ez du lanik egiten. Horregatik, lantegitik botatzen dute.

Lantegitik ateratzean, konturatzen da aurrean duen autoari bandera bat jausi zaiola. Karga arriskutsuak markatzeko erabiltzen diren bandera gorri horietako bat. Halako batean, kasualitatez atzetik komunisten manifestazio bat hurbilduko zaio. Poliziek manifestazioaren kontrako erasoa egiten dute eta protagonista komunistatzat hartzen dute. Kartzelara eramango dute. Kartzelako jantokian bere ondoan dagoen pertsona kokaina trafikatzailea da. Hortaz, zenbait polizia haren bila dabiltza. Gizonak, konturatzean, bere poltsikoan daukan kokaina gatzaren ontzian jartzen du. Charles Chaplinek “gatzaren ontzia” hartzen du eta bere janariari botatzen dio. Chaplinen pertsonaia, drogaren ondorioz, bere kabuz nahiko txoratuta dabil eta ez da ohartu bere zeldara bueltatu behar duela eta bere zeldaren atea ixten diote. Bat-batean trafikatzailea agertzen da poliziei pistolarekin apuntatuz, baina protagonistak poliziak salbatzen ditu. Gertaera horren ondoren, Charles Chaplin kartzelatik libre geratzen da, baina honek ez du nahi kartzela utzi, bertan oso gustura dago-eta.

Beste aldetik, hiri bereko familia bateko seme-alabak umezurtz geratu dira.

Kartzelako nagusiak papertxo bat idazten dio Charlesi lana errazago bilatzeko. Orduan, laster lan batean kontratatzen dute, baina hain pertsona traketsa da, kaleratu egiten dute. Ustekabean, Charles Chaplinek neska umezurtzarekin (Paulette Goddard) topo egiten du; neskak ogia daramala. Ogi hori lapurtua da. Charles Chaplinek kartzelara bueltatu nahi duenez, polizia agertutakoan Charliek esaten du berak lapurtu duela. Hortaz, autoan sartzen dute, kartzelara eramateko. Geroago, neska umezurtza kotxean agertzen da, poliziek zerbait lapurtzen harrapatu dutelako. Ezustean biek elkarrekin ihes egiten dute.

Horren ostean, Charlesek hainbat departamentu dituen eraikin batean lana aurkitzen du. Charlesek neska ohe-departamentura lo egitera gonbidatzen du eta denda ireki baino lehen esnatzeko abisatuko zuela esaten dio. Zoritxarrez ez dutela kontuan izan zenbait lapur etorri direla. Neskak ihes egiteko denbora nahikoa du. Baina Charles lo geratu denez, berriro kartxelera bidaltzen dute. Hamar egunen buruan, kartzelatik irtendakoan, neskak egurrezko etxe txiki bat eraiki du eta dantzari lan egiten du. Neskak Chaplini hantxe lan egin dezakeela esaten dio. Azkenean, umorista lan egiten du, baina debora gutxi pasatutakoan, polizia neskaren lanera joaten da hura harrapatzera. Bi hauek ihes egiten dute berriro eta haien bizitzak elkarrekin hasieratik hastea erabakitzen dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modern Times Aldatu lotura Wikidatan