Paulette Goddard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paulette Goddard
Paulette Goddard publicity shot, date unknown III (soft contrast).jpg
Bizitza
Izen osoa Marion Goddard Levy
Jaiotza New York1910eko ekainaren 3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Ronco sopra Ascona1990eko apirilaren 23a (79 urte)
Heriotza modua berezko heriotza miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Charlie Chaplin  (1936 -  1942)
Burgess Meredith  (1944 -  1949)
Erich Maria Remarque  (1958 -  1970)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema ekoizlea, modeloa, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Nominazioak
IMDb nm0002104

Paulette Goddard (jaiotza-izena: Pauline Marion Levy; Great Neck, New York, 1910eko ekainaren 3a - Ronco sopra Ascona, Suitza, 1990eko apirilaren 23a) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen. Hamabost urterekin hasi zen ikuskarien munduan lanean, Florez Ziegfelden zuzendaritzapeko music-halleko taldean, dantzari gisa. Hollywooden, 1929an egin zuen debuta, Stan Laurel eta Oliver Hardy bikote komikoaren filmetan. Bere lehen protagonista-papera Charles Chaplin Charlot ezagunak eman zion, 1935ean, Modern Times filmean, industria-giroko gizartearen satira eta zinemaren historiako filmik hoberenetakoan. Chaplinekin ezkondu zen, eta 1942an dibortziatu ziren. Harekin The Great Dictator (1940) nazismoari buruzko satiran ere lan egin zuen. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Chaplinengandik urrun, bere ibilbide profesionala gainbehera joan zen. Bi lan bakarrik ditu aipagarriak: Errukiaren aingeruak (1947) eta Jean Renoirren Ganberazain baten egunkaria (1946). Bestalde, George Gershwin, Clark Gable eta Aldous Huxleyrekin maitasun-harremanak izan zituen, eta Chaplinengandik dibortzioa lortu ondoren, Burgess Meredith aktorearekin ezkondu zen. Handik urte batzuetara, harengandik ere dibortzioa lortu, eta azkenik, Erich Maria Remarqueren alboan aurkitu zuen egonkortasuna, maitasun-kontuetan. 1958an Suitzara joan ziren bizitzera, eta beste zenbait film ere egin zuen arren (Terence Fisher, Reginald Borg edo Francesco Masellik zuzenduak), Chaplinen filmetan egindako lanarengatik izango da ezaguna bere izena, zinemaren historian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulette Goddard Aldatu lotura Wikidatan