Monero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moneroak dagoeneko zaharkituta geratu den taxonomia multzo bat da, eta bizidunen bost erreinuetako bat zela jotzen zen. Moneroen erreinuan sartuta zeuden zelula antolakuntza prokariota duten organismo gehienak (hau da, nukleorik gabeko zelula antolakuntza dutenak). Horregatik, erreinu horri prokariota edo prokariotak ere esaten zitzaion.

1990ean ezarritako hiru domeinuko sistemarekin, ordu arte moneroen artean sartutako organismoak bi domeinutan banatu ziren: arkeobakterioak eta bakterioak (eta eukariotak dira hirugarren domeinua).