Montorsoli

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Montorsoli
149 le vite, il montorsoli.jpg
Bizitza
Jaiotza Florentzia1507
Heriotza Florentzia1563ko abuztuaren 31
Lanbidea
Lanbidea eskultorea eta arkitektoa
Sinesmenak
Erlijio-ordena Servite Order
Messinako Fontana di Orione.

Giovanni Angelo Montorsoli (Florentzia, 15071563ko abuztuaren 31) italiar elizgizon, eskultore eta arkitekto manierista izan zen.

Montorsoli Michelangeloren estiloko eskultore manieristen ordezkari izan zen, eta Andrea Ferrucci (ziur asko haren irakasle), Silvio Cosini eta Giovanni Rustici artisten hurbilekoa. Behin baino gehiagotan lan egin zuen Michelangelorekin, eta Florentziako San Lorentzo basilikako sakristia berrian San Kosme egin zuen Andre Mariaren ondoan.

Sannazaro poetaren hilobia egin zuen, bestalde, Napoliko Santa Maria del Parto a Mergellina elizarako (1530). Lan horri lasaitasun klasikoa antzematen zaio oraindik ere. Dena dela, Michelangeloren eragina Genoako San Mateo elizako Pietatea (1543) lanean ikus daiteke, eta batez ere, Sizilian egin zituen hainbat iturritan: Fontana di Orione (1553, Messina) eta, gehienbat, Fontana del Nettuno (1557, Messina), Eszilaren buztan bihurriarekin -Berniniren barrokismoaren aitzindari-. Lan ugari eta era askotakoak egin zituen. Ospe handia izan zuen antzinako estatuen berritzaile gisa, eta Laokoonteren zaharberritzea ere agindu zioten. Jaietarako apaingarriak eta hilobiak ere ugari egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montorsoli Aldatu lotura Wikidatan