Edukira joan

Moreau Doktorearen Uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moreau Doktorearen Uhartea
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaHerbert George Wells (1896)
Argitaratze-data1896
Generoazientzia-fikzioa
Jatorrizko izenburuaThe Island of Doctor Moreau
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
BildumaLiteratura

Moreau Doktorearen Uhartea (jatorrizko ingelesezko izenburua The Island of Doctor Moreau) Herbert George Wells ingeles idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eleberri bat da. Lehenbizikoz, 1896an William Heinemannek argitaratu izan zuen. Liburuan gizartea, gizataldea eta gizakien nortasuna, Jainkoa izatearen jokoa eta darwinismoa jorratzen dira.

Bibisekzioan oinarritutako, animaliak bizirik daudela burututako disekzioak, hainbat esperimentu burutu ostean, Londresko zientzialarien komunitateak izugarrikeri hauekin nahigabeturik Moreau doktorea behin betiko kaleratuko du eta inork ez du haren berri gehiagorik izango.

Handik urte batzuetara, itsasontzi baten hondoratzetik bizirik atera den Pendrick izeneko gizon bat itsasoan galduriko uharte batera iritsiko da. Uharteko jaun eta jabe lehen aipatutako Moreau doktorea da, bertan ia gizaki izaera duten animalien arteko nahasketa eta bilakaeratik sorturiko izaki arraza bat garatu du.

Pendrickek Moreauren animaliei buruzko tesiak onartzen amaituko du, nahiz eta Morau berarekin haserretu, Pendrickek zenbait espezien disekzioa ekidin nahi baidu. Azkenean, Moreau berak sortutako izakietako bat den puma gizonarekin borrokatu eta biak hilko dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]