Morioka
Morioka 盛岡市 盛岡市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tohoku Iwate | ||
Alkatea | Hiroaki Tanifuji (en) | ||
Izen ofiziala | 盛岡市 | ||
Jatorrizko izena | 盛岡市 | ||
Posta kodea | 020-8530 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°42′07″N 141°09′16″E / 39.70208°N 141.1545°E | ||
Azalera | 886,47 km² | ||
Mugakideak | Hanamaki (en) , Hachimantai (en) , Miyako (en) , Takizawa (en) , Shiwa (en) , Shizukuishi (en) , Iwaizumi (en) , Yahaba (en) , Iwate (en) eta Kuzumaki (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 290.553 (2021eko martxoaren 1a) −7.078 (2015) | ||
Dentsitatea | 339 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Victoria eta Bunkyō | ||
http://www.city.morioka.iwate.jp/ www.city.morioka.iwate.jp |
Morioka (japonieraz: 盛岡市 Morioka-shi ) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da, Iwate prefeturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 300.093 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako aurrehistoriatik populatua izan den eremua da eta indusketetan Jomon, Yayoi eta Kofun Aroetako hilobiak aurkitu dira.
Emishi herriak populatu izan zuenharana harik eta 803an Sakanoue no Tamuramarok eskuratu zuen arte. Hainbat leinuk agindu zuten hurrengo mendeetan eta 1592an Kozukata gaztelua eraiki zuen Nanbu leinuak. Sekigaharako Borrokaren ondoren Tokugawatarrek gazteluari izena aldatu zioten, orioka gaztelua deituz. Hurrengo mendeetan inguruan Morioka herria sortuz joan zen.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1872an Iwate prefetura eratu zen eta 1889an Morioka udalerria fundatu eta prefeturako hiriburu bihurtu zen. 1890an Tokiorekin lotuko zuen trenbidea iritsi zen.
Bigarren Mundu Gerran kalte txikiak izan zituen. 2011 urteko lurrikarak ordea kalte handiagoak eragin zituen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kitakami haranean kokaturik dago, Iwate prefeturaren erdialdean, eta bertan bat egiten dute Shizukuishi eta Nakatsu ibaiek Kitakami ibaiarekin, Japoniako bosgarren luzeenarekin. Hiriaren ipar-mendebaldean Iwate sumendia dago.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Morioka, Iwate (1981-2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.8 | 2.9 | 7.0 | 14.4 | 19.7 | 23.5 | 26.4 | 28.3 | 23.6 | 17.6 | 10.6 | 4.6 | 15 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -1.9 | -1.2 | 2.2 | 8.6 | 14.0 | 18.3 | 21.8 | 23.4 | 18.7 | 12.1 | 5.9 | 1.0 | 10.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.6 | -5.2 | -2.2 | 3.0 | 8.5 | 13.8 | 18.1 | 19.6 | 14.6 | 7.3 | 1.5 | -2.4 | 5.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 53.1 | 48.7 | 80.5 | 87.5 | 102.7 | 110.1 | 185.5 | 183.8 | 160.3 | 93.0 | 90.2 | 70.8 | 1266.2 |
Eguzki orduak | 116.9 | 127.5 | 160.4 | 173.7 | 185.4 | 154.7 | 128.5 | 149.1 | 123.7 | 145.8 | 116.9 | 101.6 | 1684.2 |
Hezetasuna (%) | 73 | 70 | 67 | 65 | 69 | 75 | 80 | 79 | 80 | 77 | 75 | 74 | 69 |
Iturria: Japan Meteorological Agency |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iwateko Arte museoa.
- Gereziondo harri-haustailea.
- Hoon-ji tenplua.
- Mitsuishi santutegia.
- Gosho aintzira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Iwateko Arte museoa.
-
Gereziondo harri-haustailea.
-
Hoon-ji tenpluko irudiak.
-
Sansa Odori jaialdia.
-
Gosho aintzira.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Victoria (Kanada) (Kanada) (1985)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Japonieraz) Moriokako udalaren webgunea