Moschidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eukaryota

Moschidae
Fosilaren garaia: Miozeno goiztiar-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
(mailakatu gabea): Ruminantiamorpha
Azpiordena: Ruminantia
Infraordena: Pecora
Familia: Moschidae
(Gray, 1821)

Moskidoak (Moschidae) edo orein musketadunak Artyodactila ordenako familia bat dira. Hausnarkariak dira eta zerbidoen antzinako senideak dira.[1] Familiak egun genero bakarra du, Moschus, eta 7 espezie besterik ez du. Zerbidoen aldean, moskidoek musketa daramaten guruin batzuk dituzte aurpegian. 80-100 cm luzeak izaten dira, eta 50-70 cm altuak (bizkarreraino); 7-17 kg-ko pisua izaten dute.

Orein musketadunen ezaugarririk nabarmenenak letaginak eta kanguru-aurpegia dira. Arrei letaginak hazten zaizkie, eta ez adarrak. Asiako hegoaldeko eskualde alpinoetan bizi dira, basoetan eta zuhaixkak dauden tokietan, batez ere Himalaian. Hostoak, loreak eta belarra jaten dute, oreinek bezala, baita likenak ere. Animalia bakartiak dira, eta beren lurraldea ondo mugatua izaten dute. Isilak dira, eta batzuk gautarrak dira.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moschidae

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moschidae Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Moschidae