Kontserbatorio
Itxura
(«Musika kontserbatorio» orritik birbideratua)
Kontserbatorio (latinez: conservatorĭus) musika irakasten den eskola da. Musika irakaskuntzan espezializatua dagoen eskola ofiziala da konserbatorioa. Konserbatorioak umezurztegiak ziren hasieran, baina aspaldidanik musikaren irakaskuntza izan dute helburu nagusi. Ezagutzen diren zaharrenak Veneziako ospedali izenekoak dira, erietxeetatik hurbil zeudelako horrela deituak. XVI. mendean zabaldu ziren Napolin, Venezian eta Palermon. XIX. mendean ugaldu ziren eta zenbait herrialetako hiriburuetan zabaldu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-11-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |