Mweru
Mweru | |
---|---|
Lake Mweru (en) | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 927 m |
Luzera | 96 km |
Zabalera | 45 km |
Azalera | 4.650 km² |
Sakonera | 37 m |
Bolumena | 38.000 hm³ 38 km³ |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 9°10′00″S 28°30′00″E / 9.1666666666667°S 28.5°E |
Honen parte da | Rift Valley lakes (en) ![]() |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Luvua ibaia |
Arro hidrografikoa | Congo basin (en) ![]() |
Mweru[1] (batzuetan Mwelu) Afrikako Kongo ibaiaren ibilbidean kokaturiko ur gezako aintzira da, Zambia eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko mugan kokatuta. Bere azalera Kongo ibaiaren luzerako 110 km osatzen du, Luapula eta Luvua ibaien arteko aldea.
Mweru zenbait bantu hizkuntzatan "aintzira" esan nahi du, hori dela eta aintzirari batzuetan Mweru baino ez diote esaten (beraz, Mweru aintzira tautotoponimoa da).
Mweru Rift Haran Handian kokatzen da, eta 50 km ekialderantz Mweru Wantipa aintzira txikia du.
Nahiz eta 1796tik 1831ra portugaldar merkatariek eskualdea bisitatu, Lacerda eta besteek ez dute Mweru aipatzen bere idazlanetan. Horrexegatik aintzira ikusteko lehendabiziko europarra David Livingstone zela esan daiteke, Moero aintzira 1867-1868 artean esploratu zutena.
Aintziraren kostaldean Zambiako Nchelenge, Kashikishi eta Chiengi eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Kilwa, Lukonzolwa eta Pweto daude.
Mweruko uharte nagusiak Zambiako Kilwa eta Isokwe dira.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
9°10′00″S 28°30′00″E / 9.1666666666667°S 28.5°E{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page