Máximo San Juan
Máximo San Juan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mambrilla de Castrejón, 1932ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2014ko abenduaren 28a (82 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | prentsa marrazkilaria, umorista grafikoa eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Máximo San Juan Arranz (Mambrilla de Castrejón, Burgos, 1932ko otsailaren 18a, – Madril, 2014ko abenduaren 28a)[1], bineta-egile, marrazkilari eta idazle espainiarra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mambrilla de Castrejonen jaio zen 1933ko otsailaren 18an, baina Valladolidera aldatu zen; hantxe egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak eta peritu industrial ikasketak hasi zituen, baina ez zituen amaitu. Hainbat irratigintza ikastaro egin ostean, Cadena Azul de Radiodifusión irratian lan egin zuen. 30 urtetan zehar (1977-2007) El Pais egunkarian bineta bat egiten aritu zen. 2008ko apirilean ABC egunkarian hasi zen. Umorista politiko legez eliptikoa, abstraktua, zuhurra eta intelektuala zen.
Marrazkigile, umoregile eta idazle ibilbide luzea egin zuen; lanik aipagarrienak Espainiako aldizkari eta egunkarietan argitaratu zituen marrazkiak eta testuak: La Codorniz, Por Favor, Pueblo, Triunfo, Internviú, La Vanguardia edo El País. 2008an Ohorezko Gat Perich Nazioarteko Umore Saria lortu zuen.
Alberto San Juan aktorearen aita zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) García, Rocío. (2014-12-29). «Muere Máximo, el dibujante que marcó una época en la prensa» El País (Noiz kontsultatua: 2016-04-26).
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |