NGC 6231

Koordenatuak: Zeruko mapa 16h 54m 00s, −41° 48′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kumulu irekiaren ikuspegia

NGC 6231 Scorpius konstelazioan, eguzkitik 5900 argi-urteko distantziara dagoen kumulu ireki bat da. Giovanni Battista Hodiernak aurkitu zuen. Izar kumulu hau nahiko gaztea da, 3,2 milioi urterekin. Kumulu honetan ugariak dira izar supererraldoi gazte eta beroak eta gure eguzkia baino argitsuagoak, horien artean Wolf-Rayet motako bi izar behintzat daudelarik.

NGC 6231 Scorpius OB1 (ez nahastu Scorpius-Centaurus Izar Elkartearekin) izar elkarteko zati da, beronen erdigunea delarik. Izar elkarte honen barnean Esne Bideko izarrik distiratsuenetako batzuk daude, Zeta Scorpii eta IC 4628 nebulosa esaterako, eta, uste denez, duela bost milioi urte NGC 6397 kumulu globularrak gure galaxiaren diskoa zeharkatu zuenean sortuko zen.

Ipar hemisferioko latitude ertainetatik objektu hau apenas altxatzen da ostertzetik. Alabaina, ostertza garbi eta oskarbi badago, erraz ikus daiteke prismatikoekin baita argi kutsadura ertaina duten tokietatik ere, Pleiadeen bertsio txikiago bat bezala agertuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.