Nadau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadau
2012ko Nadau musika taldearen emanaldia Okzitaniako Tolosan.
Datuak
JatorriaTarbe, Bigorra
Musika motaOkzitaniar musika
Urteak1973tik gaur
Taldekideak
Miquèu Maffrand (ahotsa, akordeoi diatonikoa, gaita eta harmonika)
Ninon Maffrand (ahotsa, teklatua / pianoa)
Sèrgi Cabos (gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina, baxu elektrikoa eta zarrabetea)
Joan-Pèir Medou (gitarra elektrikoa, ahotsa, banjoa, gitarra akustikoa, mandolina, baxua, teklatua / pianoa)
Fabrice Manconi (bateria eta baxua)
Cédric Privé (biolina)
Michaël Tempette (baita, txirula, zeharkako txirula eta bodega okzitania musika-tresna)
Informazio gehigarria
www.nadau.com
Souncloud: nadau-music Spotify: 4YUftOh3oFnw39h7z6Rh0y Musicbrainz: d38bc768-029f-403b-b259-65e4050ea927 Songkick: 259965 Discogs: 2038626 Deezer: 434084 Edit the value on Wikidata

Nadau edo Los de Nadau (euskaraz Eguberria edota Eguberrietakoak) Okzitaniako Bigorra eskualdeko Tarbe hiriko folk eta okzitaniar musika talde bat da, 1973an sortua. Okzitanieraz abesten dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an Michel Maffrand (Jan), Jacques Roth (Jaqueish) eta Ninon Paloumet (Nina) musikariek Los Nadau izeneko musika taldea sortzea erabaki zuten. Lehenbiziko diskoa 1975an argitaratu zuten, Monsur lo regent izenpean. Disko horretako abestiek heuren jatorria eta maitasunari buruzkoak izan ziren. Ondoren, 1976 La Venta eta 1978an La immortèla diskoak argitaratu zituzten. Era berean, musika taldeak Calandreta (euskaraz Hegatxabaltxo) okzitaniera-frantseszko ikastetxe elebiduneei babesa eskaini zien, bai eta lehenbiziko irrati libreei ere. 1982an T'on vas diskoa argitaratu zuten eta 1986an Qu'èm ço qui èm diskoa, b:rtan 400 abeslarik parte hartu zuten. Pierre Micouleau, Jacques Baudoin, Serge Cabos, Gilbert Bastelica (aurretik Chaussettes noires musika taldeko bateria-jotzailea zena) eta Jean-Pierre Médou taldekideak elkartu eta Los de Nadau taldearen izena Nadau hitzera laburtu zuten.

1991an Jacques eta Jacques Baudoin Roth kideek musika taldeak laga zuten; urte hartan, De cuu au vent diskoa argitaratu zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1975 : Monsur lo regent
  • 1976 : La venta a las enchèras
  • 1978 : L'immortèla
  • 1982 : T'on vas
  • 1986 : Qu'èm ço qui èm
  • 1991 : De cuu au vent
  • 1994 : Pengabelòt
  • 1995 : S'aví sabut (bilduma)
  • 1996 : Nadau en companhia (Paubeko Zéniteko zuzenekoa)
  • 1999 : Plumalhon
  • 2003 : Saumon
  • 2005 : Nadau a l'Olympia (zuzeneko emanaldia)
  • 2007 : Maria
  • 2010 : Nadau a l'Olympia (zuzeneko emanaldia)

Bideografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]