Nadorreko urmaela

Koordenatuak: 35°12′N 2°48′W / 35.2°N 2.8°W / 35.2; -2.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadorreko urmaela
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motaaintzira
Azalera115 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°12′N 2°48′W / 35.2°N 2.8°W / 35.2; -2.8
Hidrografia
HustubideaMediterraneoa

Nadorreko urmaela (arabieraz: مارتشيكا‎Sebkha Bou Areg; amazigeraz: Ilel Ameẓẓyan; gaztelaniaz: Mar Chica) iparraldeko Marokoko itsasertzeko urmaela da. 115 km²-ko azalera du eta Nadorretik gertu dago, Melillako hegoaldean. Gehienez, 8 metroko sakonera du.

Zirkuluerdi-formakoa, bi irtengune hareatsuk Mediterraneo itsasotik banatzen dute: iparraldean Boukana (10 kilometroko luzera duena) eta hegoaldean Aljazeera (12,5eko luzera duena). Bien artean 120 metroko zabalera duen aho bat du, nondik Nadorreko urmaela Mediterraneoarekin lotzen den. Bere ertzetan Nador (barnealdean), Beni Ansar (iparraldean) eta Kariat (hegoaldean) daude.

Espainiar Protektoratuaren garaian, Nadorreko urmaela espainiar armadaren ur-hegazkin base baten kokapena izan zen, Atalayón Ur-hegazkinen basearena hain zuzen ere.[1]

Uretako hegaztientzat duen garrantzia dela eta, 2005ean Nadorreko urmaela Ramsar leku izendatu zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cabello Alcaraz, J.. (1951). Apuntes de geografía de Marruecos. Editora Marroquí, 62 or..
  2. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]