Nafarroako konpainia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Nafarroako konpainia XIV. mendeko bukaeran eta XV. mendeko hasieran lurralde heleniarren inguruan borrokatu zuen mertzenario-gudatalde zen, gehienak Nafarroa eta Gaskoniatik etorriak.[1] Nafarroako konpainia terminoa moderno eta informala da, nolabait ez-akademikoa mertzenario hauek izendatzeko. Lehen konpainia zuria izena zuen.[2]

Albania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos II.a Nafarroakoak lehendabiziko konpainia sortu zuen Karlos V.a Frantziakoaren aurka borrokatzeko. 1366an bakea sinatu ondoren, soldaduek konpainia antolatu zuten Luis Nafarroakoaren agindupean. Luis, Beaumont-le-Rogerreko kondea eta Durazzoko dukea zen, Joana Durazzokoa ezkondu zuelako. Bere saiakerak Durazzo eta Albaniako erresuma berreskuratzeko Karlos II.a Nafarroakoa bere anaia eta Karlos V.a Frantziakoaren laguntza izan zuen. Hori zela eta, frantziarrak 50.000 dukat eman zizkion Luisi.

1372an konpainia hazi zen Enguerrand VII.a Coucykoak eginiko erreklutamenduri esker, honek 500 lantzari eta 500 arkulari zaldiz alokatu zituen, gehienak gaskoiak. Nahiz eta Albanian borrokatzeko alokatuak izan Napolin bildu eta hezi zituzten. 1375 eta 1376 artean, nafar askok Konpainian erroldatu zuten eta Albania borrokatzera zuzenean joan ziren. Erroldatutako soldaduen zerrenda oraindino Iruñean mantentzen dira, non asko ingeniariak zirela ikus daiteke. Gudataldeak Tortosan itsasoratu ziren eta hilabeteko 30 urrezko florin aragoiarrak zituzten soldata.

1376an, Luis Nafarroakoak eta Nafarroako konpainiak Durrës hartu eta Albaniako erresuma berreraiki zuten.[2] Luis urte hartan hil zen konpainia lanik gabe utzita. Hori zela eta, konpainia 1377an Petri IV.a Aragoikoaren esanetara jarri zen eta lau konpainiatan banatu zen: Mahiot Coquerelekoa eta Petri San Superano gaskoiak eta Joanes Urtubiakoa eta Guarro nafarrak buruak zituztela.

Morea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1378ko udaberrian edo udan, konpainia Moreara joan zen Gaucher La Bastidekoak deituta.[3] Hau Ostatu-Zaldunen priorea Tolosan, Akaiako Printzerriaren komandantea eta, ziur asko, Nerio I.a Acciaioli merkatari florentziarraren mandataria zen. Gaucherrek Mahiot eta konpainian geratzen ziren gizonak zortzi hilabeterako alokatu zituen, justu Juan Fernández de Heredia Maestre Handia gatibu zela. Bitartean, Joanes Urtubiakoa 100 soldaduekin batera Korinton zegoen.

Ostatu-Zaldunen zerbitzupean egon eta gero, Jaume Bauxekoak, Akaiako errege-nahia, konpainia alokatu zuen. Mahiot eta Nafarroako konpainiak Morea gobernatu zuten Jakue Bauxkoaren babesari esker. 1379an, Urtubiak Beozia inbaditu eta orduan Kataluniako Konpainia Handiaren eskuetan zegoen Tebas arpilatu zuen Simon Atumano hiriko artzapezpikuaren laguntzarekin.[4] Gauzak horrela, Nafarroako konpainiak bere izaera aldatu zuen. Urtubiaren agindupean egondako zenbait gizon berriro Mahioten agindupean izatera pasa ziren. Konpainia bere burua berrantolatu zuen Akaian hiru kapitainen agindupean erregeordetza sortuz: Mahiot, Petri San Superano eta Berard Varvassakoa. Hurrengo urte bitan zehar, konpainiak Akaia gobernatu zuen Ostatu-Zaldunen zerbitzupean.

Jakue Bauxkoak Konstantinoplako Inperio Latindarraren tronua lortu zuenean, nafar buruek titulu inperialak lortu zituzten Akaian emandako laguntzari esker.[5] 1383an Jakue hil zenean, Nafarroako konpainia Grezia frankoarren botereduna zen eta printze berria baztertu eta estatu berrantolatzeko erantzukizuna zuen. Konpainiak Jakue Bauxkoaren ondorengoak froga gabe aintzat hartzea errefusatzen zuen bitartean, Akaian boterea mantendu zuen eta Veneziako Errepublikarekin ituna ere sinatu zuen, 1387ko uztailaren 26an sinatuta. 1386an, Petri San Superano Mahiot ondozkatu zuen Konpainia buru.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Miller, W (1964), The Latins in the Levant. A History of Frankish Greece (1204-1566) .
  2. a b (Ingelesez)  Setton, Kenneth M. (1975), Hazard, Harry W., ed., A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries, Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224. orrialdea, ISBN 0-299-06670-3, http://digicoll.library.wisc.edu/cgi-bin/History/History-idx?type=article&did=History.CrusThree.i0018&id=History.CrusThree&isize=M .
  3. (Ingelesez)  Fine, J., The Late Medieval Balkans, 401-402. orrialdea .
  4. (Ingelesez)  Setton, Kenneth M. (1975), Catalan Domination of Athens 1311–1380, Londres: Variorum, 143-144. orrialdea .
  5. (Ingelesez)  Rodd, Renell (1907), The Princes of Achaia and the Chronicles of Morea: A Study of Greece in the Middle Ages, 2, Arnold .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]