Naomy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naomy
Bizitza
JaiotzaSighișoara1977ko apirilaren 25a
Herrialdea Errumania
HeriotzaDortmund2024ko apirilaren 19a (46 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakkantugilea, abeslaria eta aktorea
Genero artistikoalight music (en) Itzuli

Naomy Moldovan, Naomy mononimoz ezagunagoa, (Sighișoara, 1977ko apirilaren 25aDortmund, 2024ko apirilaren 19a) errumaniar abeslari, kantugile eta aktorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naomy erromania zen jatorriz eta Sighișoaran jaio zen 1977ko apirilaren 25ean. Jaio eta hiru egunera, areka batean abandonatu zuten, eta Luduș herriko umezurztegi batean hazi zen[1][2].

1997an debuta egin zuen zineman, Gadjo dilo filmean.

2008an, Mamaiako musikaldian parte hartu zuen Ionel Tudorrek idatzitako Salcia abestiarekin. Urte horretako udazkenean disko bat ere kaleratu zuen. 2014an, Eurovision Lehiaketarako Errumaniako aurreselekzioan parte hartu zuen Dacă tu iubești abestiarekin[3]. 3 puntu lortu zituen, 12tik 10. postuan kokatuz[4].

2009ko datuen arabera, Errumaniako abeslarien artean, sari gehien irabazi zituen eskualdeko eta nazio mailako musikaldietan[5].

2015eko otsailean, bere buruaz beste egiten saiatu zen[6].

2024ko apirilaren 19an, Alemaniako ospitale batean hil zen istripu zerebrobaskularraren ondorioz, 46 urte zituela[7].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006: Un nou început

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014: Dacă tu iubeşti
  • 2014: Recunosc că mi-a fost dor de tine
  • 2014: Rămâi cu mine în noaptea de Crăciun (Vladimirrekin batera)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Errumanieraz) «Wow Biz – Scandal! Ne reprezinta Naomi la Eurovision?» YouTube 2014-03-01 (Noiz kontsultatua: 2016-01-30).
  2. (Errumanieraz) Costache, Alina. «O cântăreaţă controversată de la noi face dezvăluiri cutremurătoare: "Mama m-a aruncat la 3 zile"» România TV 2015-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  3. (Errumanieraz) Ioncea, Iulian. «Eurovision 2014: Naomy a prezentat melodia "Dacă tu iubeşti"» Traieste Muzica 2014-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  4. (Errumanieraz) «Paula şi Ovi, din nou la Eurovision!» Eurovision Song Contest 2014-03-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  5. (Errumanieraz) «Nikita sare in apararea lui Naomi cea tunsa si batuta!» Stirile Pro TV 2009-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  6. (Errumanieraz) «O vedetă a încercat să se sinucidă după preselecţia Eurovision România» România TV 2015-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  7. (Errumanieraz) Costache, Alina. «Naomy a murit la vârsta de 47 de ani. Cântăreața transgender și-a petrecut ultimele clipe în comă, într-un spital din Germania, după ce a suferit un AVC» România TV 2024-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]