Napoli Milan trenaren aurkako atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Napoli Milan trenaren aurkako atentatua
Irudia
Map
Motatren talka
atentatu
Data1984ko abenduaren 23a
KokalekuSan Benedetto Val di Sambro
HerrialdeaItalia
Pertsona hilak16
Pertsona zaurituak267

Napoli Milan trenaren aurkako atentatua, baita ere Gabonetako sarraskia, 1984ko abenduaren 23ko arratsaldean Apeninoen azpiko tunelean 904 expres trenaren aurka eragindako atentatuaren izena da. Atentatuaren atzean mafia zegoen. 16 pertsona hil ziren.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko abenduaren 23an, igandea, 904 expres trena zerbitzu erregularra ematen ari zen Napoli eta Milan artean. Iparralderantz zihoan, gainkargatuta, oporretako 700 bidaiarirekin. Etxera itzultzen ziren edo senideak bisitatzen zituzten, Gabonetako hurrengo oporraldietan. 19:08an, lehergailu batek eztanda egin zuen trenaren erdian, bederatzigarren bagoian, bigarren mailako bagoi batean. Trena Apeninoetako oinarrizko tuneletik 8 kilometrora zegoen, Florentzia-Bolonia linean, Verniotik gertu, tramu zuzen luze batean. Trena 150 km/h-ko abiaduran zihoan.[1]

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoak hamasei izan ziren:[2]

  • Giovanbattista Altobelli (51 urte)
  • Anna Maria Brandi (26 urte)
  • Angela Calvanese épouse De Simone (33 urte)
  • Anna De Simone (9 urte)
  • Giovanni De Simone (4 urte)
  • Nicola De Simone (40 urte)
  • Susanna Cavalli (22 urte)
  • Lucia Cerrato (66 urte)
  • Pier Francesco Leoni (23 urte)
  • Luisella Matarazzo (25 urte)
  • Carmine Moccia (30 urte)
  • Valeria Moratello (22 urte)
  • Maria Luigia Morini (45 urte)
  • Federica Taglialatela (12 urte)
  • Abramo Vastarella (29 urte)
  • Gioacchino Taglialatela (50 urte, zaurien ondorioz hil zen)

267 pertsonak zaurituak izan ziren.

Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arduradunak mafiako partaideak izan ziren: Giuseppe Calò, Guido Cercola eta Franco Di Agostino. 2011ko apirilean Salvatore Riinari atentatua agintzea leporatu zioten, baina 2015ean absolbitu egin zuten. Dirudienez, atentatu horrek zenbait Mafiako informatzaileek, tartean Tommaso Buscetta, zabaldutako informaziotik jendearen atentzioa desbideratu behar zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alexander Höbel et Gianpaolo Iannicelli, La strage del treno 904. Un contributo delle scienze sociali, Santa Maria Capua Vetere, Ipermedium, 2006.
  2. https://web.archive.org/web/20180312121924/http://www.vittimeterrorismo.it/memorie/elenco_vit_stragi.htm
  3. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]