Salvatore Riina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salvatore Riina
Salvatore Riina.jpg
Capo di tutti i capi

Bizitza
Jaiotza Corleone1930eko azaroaren 16a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1930eko azaroaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2017ko azaroaren 17a)
Heriotza Parma2017ko azaroaren 17a (87 urte)
Heriotza modua giltzurruneko minbizia: Minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Ninetta Bagarella Itzuli
Leinua Siziliako mafia
Corleonesi
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak kriminala eta serieko hiltzailea
Altuera 158 zentimetro

Salvatore Totò Riina (Corleone, Sizilia, 1930eko azaroaren 16a - Parma, 2017ko azaroaren 17a) Cosa Nostra edo siziliar mafiako inoizko kide ospetsuenetako bat izan zen. Ezizenez Piztia edo Motza (sizilieraz 'U curtu), bere garaiera txikia dela eta, aipatzekoa da bere izakerak ingurukoengan pizten zuen ikararen ondorioz bere aurrean inor ez zela ezizenez deitzeko gai izan. Bere ibilbide kriminal luzean zehar, berroigeiren bat pertsona hil zituen eta, uste denez, beste mila hiltzea agindu omen zuen.

1980eko hamarkadan zehar eta 1990eko hamarkadaren hasieran, Riina eta Corleonesi izeneko bere familia edo klan mafiosoak gainontzeko klan aurkarien nahiz estatuaren aurkako jardun bortitza garatu zuten: horren gailurra Giovanni Falcone eta Paolo Borsellino epaileen hilketak izan ziren. Azken gertakari horien ondorioz, Mafiaren aurkako siziliar eta italiar askoren gaitzespen erakustaldia gertatu zen eta mafiosoen aurkako kanpaina erraldoi bati ekin zioten. Azken horretan, Riina bera eta haren kide gehienak espetxeratu zituzten.