Naram-Sim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Naram-Sim
Stele Naram Sim Louvre Sb4.jpg
errege

Bizitza
Jaiotza ?
Heriotza ?
Familia
Aita Manishtushu
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Akadiera
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Naram-Sim[1] (K.a. 2254 - K.a. 2218, Antzinako Ekialde Hurbileko kronologian) Akadiar Inperioko laugarren erregea izan zen, Mesopotamia osoa hartu zuena.

Sargon Akadekoaren hirugarren oinordekoa eta biloba izan zen Naram-Simen gobernupean, Akadiar Inperioak bere garai gailenera iritsi zen. Bere erregealdia, hogei mesopotamiar errege baino gehiagoren altxamenduarekin hasi zuen, gogor garaitu zuen altxamendua. Hortik, aurrera, Naram-Sim mundu ezagun guztia konkistatzera abiatu zen, bere lurrak, Elameti Mediterraneo Itsasora arte hedatuz, Siria konkistatu zuen, baita Alepo eskualdea ere, eta Sinairantz jaitsi zen, Egiptori kendu ziona. Halakoak izan ziren bere garaipenak, Naram-Simen estela zizelkatzea agindu eta bere burua jainko bezala izendatu zuela.

Bere jainkotasuna aldarrikatu zuen lehen mesopotamiar erregea izan zen, baita "lau laurdenen erregea" deitua izan zen lehena ere, hau da, unibertsoko erregea.

« Naram-Sim, gizon indartsua, Agadeko jainkoa, lau laurdenen erregea". »


Tratuak izan zituen Indo haranarekin (Meluhha akadiarrentzat), eta Persiar golkoko lurraldearen zati handi bat kontrolatu zuen. Naram-Simek, bere inperioa, Maganeko erregea eta Taurus mendietako tribuak garaituz hedatu zuen. Tell Brak eta Ninive gune administratiboak eraiki zituen, eta senideak , inperioko zenbait tenplu eta hiritan kargu erritual edo erlijiosoak betetzeko izendapen politikarekin jarraitu zuen, edo gobernari bezala, inperioko lurralde ezberdinen kontrol eraginkor eta oso zentralizatu bat mantentzeko.

Mesopotamiako mitologiaren arabera, Inanna jainkosak Agade hiria utzi zuen, eta Akaden erorketa eragin zuen, Naram-Sinek, Ekurreko zenbait jainkoren estatuak eraman zituenean egin zuen sakrilegioagatik (hau da, Enlilen tenplua Nippurren, sumertar panteoiko jainko gorena). Enlilek, gutiak mendietatik irtenarazi zituen izurrite bat bailitzan, eta Akadeko inperioa suntsitu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Manishtushu
Sumerreko erregea
K.a. XXIII. mendea
Ondorengoa
Sharkalisharri

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naram-Sim Aldatu lotura Wikidatan