Natalie Geisenberger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalie Geisenberger

Bizitza
JaiotzaMunich1988ko otsailaren 5a (36 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakluger (en) Itzuli
Pisua78 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

geisenberger.de
Facebook: 218736148303792 Olympic.org: natalie-geisenberger Edit the value on Wikidata

Natalie Geisenberger (Munich, 1988ko otsailaren 5a), luge lasterkari alemaniarra da. Historiako lugelari onenetakoa da. Zazpi domina irabazi ditu Neguko Olinpiar Jokoetan[1], horietako sei urrezkoak, eta Munduko txapelduna bederatzi aldi izan da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela familia Alpeetan dagoen Miesbach hirira aldatu zen eta bertan hasi zen zaletzen 10 urterekin luge kirolean[2]. Gazte mailako Munduko Kopan hamalau proba irabazi zituen eta hiru urtetan izan zen sailkapen orokorreko txapelduna. Emaitza horiek kontutan hartuta berehala sartu zen Alemaniako luge selekzioan. 2007ko urtarrilaren 20an egin zuen debuta selekzioarekin eta bigarrenb postuan gelditu zen Altenbergen, Alemanian.

2008an Europako txapelketa irabazi zuen eta 2009an munduko txapelduna izan zen errelebo proban. 2010ean izan zituen aurreneko Olinpiar Jokoak baina brontzezko dominaz konformatu behar izan zuen.

Lau urtez jarraian Lugeko Munduko Kopako sailkapenean bigarren egin ondoren 2012-13 denboraldian lortu zuen aurreneko txapelketa. Ordutik aurrera beste sei urtetan irabazi du.

2014, 2018 eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bakarka zein talde errelebotan txapeldun olinpikoa izan zen, guztira urrezko sei domina[1].

2019-20 denboraldian ez zen lehiatu, haurra izan baitzuen[3], baina 2020-21 denboraldian itzuli eta Munduko Kopa irabazi zuen berriz.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Vancouver ( Kanada) 3. postua, brontzezko domina Bakarka
2014 Sotxi ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2014 Sotxi ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Oberhof ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
2009 Lake Placid ( AEB) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2009 Lake Placid ( AEB) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
2011 Cesana ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
2012 Altenberg ( Alemania) 3. postua, brontzezko domina Bakarka
2013 Whistler ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2013 Whistler ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2015 Sigulda ( Letonia) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2015 Sigulda ( Letonia) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2016 Schönau am Königsee ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2016 Schönau am Königsee ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2016 Schönau am Königsee ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Sprint
2019 Winterberg ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2019 Winterberg ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Sprint
2019 Winterberg ( Alemania) 3. postua, brontzezko domina Erreleboak
2021 Schönau am Königsee ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
Europako txapelketak
2008 Cesana ( Italia) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2013 Oberhof ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2013 Oberhof ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2015 Sotxi ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
2017 Schönau am Königsee ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2017 Schönau am Königsee ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Erreleboak
2018 Sigulda ( Letonia) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
2018 Sigulda ( Letonia) 2. lekua, zilarrezko domina Erreleboak
2019 Oberhof ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2019 Oberhof ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Erreleboak
2021 Sigulda ( Letonia) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
2021 Sigulda ( Letonia) 3. postua, brontzezko domina Erreleboak
2022 Saint-Moritz ( Suitza) 1. postua, urrezko domina Bakarka
2022 Saint-Moritz ( Suitza) 2. lekua, zilarrezko domina Erreleboak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Pleno alemán de oros en luge y Natalie Geisenberger llega a las siete medallas» MARCA 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  2. «saarbruecker-zeitung.de» www.saarbruecker-zeitung.de (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  3. (Ingelesez) Content, Syndicated. «Olympics-Geisenberger looks to lock up a record third women’s singles gold medal» 1330 & 101.5 WHBL (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]