National Football League

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
National Football League
BearsPanthers.jpg
Kirola Amerikar futbola
Sorrera 1920ko abuztuaren 20a, Canton, Ohio
Zuzendaria Roger Goodell
Taldeak 32
Herrialdeak  AEB
Gaur egungo txapelduna New England Patriots (2014–15)
Titulu gehien dituen taldea Green Bay Packers (13)
Webgunea http://www.nhl.com/

National Football League (euskaraz Futbol Amerikarreko Liga Nazionala), bere ingelesezko siglak diren NFLgatik ezagunagoa, AEBetako amerikar futbol profesional ligarik handiena da, eta herrialde honen kirol jabetzarik handienatzat hartzen da. NFLk Kirol Elkarte izaera juridikoa hartzen du, bere kideek kontrolatzen dutena. 11 taldek sortu zuten 1920an American Professional Football Association izenarekin (ligak bere izena American Professional Football Leaguegatik aldatu zuen 1921ean, 1922an gaur egun duenagatik aldatzeko). Gaur egun, NFL AEBetako zenbait hiri eta eskualdetan ezarrita dauden 32 frankiziak osatzen dute. Bi konferentziatan banatzen da: Nazionala (NFC) eta Amerikarra (AFC). Era berean, konferentzia bakoitza lau dibisioz osatua dago (Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea eta Mendebaldea), eta hauetako bakoitza lau talde ezberdinez.

Denboraldi erregularrak hamazazpi asteko egutegi batean datza, hauetan zehar talde bakoitzak atseden aste bat duelarik (bye week deitua), dibisio bereko arerioen aurkako sei partidetan datzalarik, baita dibisioarteko eta konferentziarteko zenbait partidetan ere. Denboraldia iraileko lehen aste osoko osteguneko gauean hasten da (Labor Dayaren ondorengo osteguna) eta urtarrila hasiera arte jarraitzen du.

Denboraldi erregularra amaitzean, konferentzia bakoitzeko sei taldek playoffak jokatzen dituzte, zuzeneko kanporaketako sistema bat partidu bakarrean hamabi taldeen artean, txapelketa lortzeko amaierako partidua den Super Bowl ospetsuarekin amaitzen dena. Partidu hau aldez aurretik erabakitako zelai batean jokatzen da, ohi NFLan talderen bat duen hiriren batean. Hurrengo astean Pro Bowla jokatzen da Hawaiiko hiriburua den Honolulun, non bi konferentziek elkarren aurka jokatzen duten, bakoitza urte horretako bere jokalaririk hoberenekin osatua.

Talde Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: National Football League Aldatu lotura Wikidatan