Pro Bowl

Wikipedia, Entziklopedia askea
2006ko Pro Bowleko jokaldia.

Pro Bowla (Profesionalen Katilua edo Izarren Katilua) bere izen ofiziala AFC-NFC Pro Bowl delarik, NFLko izarren partida da. Partida honek futbol amerikarreko denboraldiaren amaiera ofiziala adierazten du. 1951 tik ospatzen da, eta, 1980ko urtarriletik aurrera Hawaiiko hiriburu den Honoluluko Aloha Stadiumean beti, 2010ean izan ezik, Floridako Miami hirian ospatu zena.

Lesio arriskua dela eta, Pro Bowlean jokalariek partida erregularretan baino askoz indar gutxiagorekin talka egiten dute, ikusleen eta publikoaren kritikak eragin dituena. Associated Pressek 2012ko partida burko borroka batekin alderatu zuen.

2013ko Pro Bowla 2013ko urtarrilak 27an ospatu zen Hawaiin, Super Bowl XLVII baino aste bete lehenago, hala, ospakizunaren aurreko astean irrika handiagoa eragiteko.

2015eko urtarrilak 25ean Pro Bowla Arizonako hiriburu den Phoenixen ospatu zen; bigarren aldiz formatu berri batekin: bi kapitain bere jokalariak aukeratzen. NFCko Irvin taldeak 32-28 irabazi zion AFCko Carter taldeari. NFLko denborapasako partida honen edizio honetan J. J. Watt izan zen partidako Defentsako Jokalaririk Baliotsuena, geldiketa bat egin ondoren baloi aske bat berreskuratu eta zaleen dantzak zuzentzen zituen partidako etenaldi komertzialetan. 63.225 pertsona joan ziren Phoenixeko Unibertsitateko Estadiora, Super Bowl XLIXen aurreko asteburuan.

Pro Bowlean gehien parte hartu duten jokalariak Merlin Olsen D.Ta eta Bruce Mathews O.T dira 14 partehartzerekin, eta biak ala biak dira NFLren Ospearen Aretoko kide.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]